albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko eka. 18(a)

Allende eta Enekoren aurkezpenak



Astelehenean, hau da, 2018 ekainaren 11an, 6. mailako Allende eta Eneko etorri ziren gure gelara gaztelaniazko aurkezpen bana egitera.

Lehenengo, Allendek egin zigun aurkezpena Nelson Mandelari buruz (Hego Afrikako lehendakaria). Niri asko gustatu zitzaidan, oso interesgarria iruditu zitzaidalako eta gauza asko ikasi nituelako, adibidez: hiru aldiz egon zela kartzelan. Bigarrengo aldiz sartu zutenean, hemezortzi urte egon zen irla bateko kartzelan.

Ondoren, Enekok egin zigun bere aurkezpena ametsen fisiologiari buruz. Enekorena ere asko gustatu zitzaidan oso gai polita zelako eta aurkezpen honetan ere gauza asko ikasi nituelako, adibidez: ze fase pasatzen ditugun lo hartzerakoan, ze posturetan den onena lo egitea…
Gehienetan amesten ditugun gaiak ere aipatu zizkigun eta amestu bagenitu, besoa altxa behar genuen, eta arrazoia zuen.

Niri asko gustatu zitzaizkidan bai Allenderena eta bai Enekoren aurkezpenak. Ez dakit zein gustatu zitzaidan gehiago gai oso desberdinak zirelako baina ESKERRIK ASKO GURE GELARA ETORTZEAGATIK ETA AURKEZPEN EDER HORIEK EGITEAGATIK!!

2018(e)ko mai. 28(a)

Zaldibiako irteera



Gaur, maiatzak 25, Zaldibiara joan gara autobusez gure eskolako LH guztia, gure eskolak eta beraien eskolak izen berbera dutelako, biak Lardizabal dute izena.

Iritsi bezain laster, sekulako ongi etorria egin digute gauza hauekin: kartel handi batean ONGI ETORRI jartzen zuen, bertsoak kantatu dizkigute eta agurra dantzatu digute. Gero, bakoitza bere mailakoen gelara joan gara.

Geletara joan bezain laster, taldeka banatu gaituzte, eta beraiekin nahastu gaituzte talde desberdinetan. Haiek 16 ziren gure mailan. Zaldibiakoek beren eskola erakusteko egin dituzte taldeak. Eskola erakutsi ondoren, frontoira joan gara. LH5 guztia bertan ginenean, pare bat jolas egin ditugu: izenen jolasa eta harri orri ar! Ondoren norbera bere gelakoen mailara joan motxilak hartu eta antzokira joan gara Aiako Lardizabal eskolako LH6koek bi antzerki aurkeztu dizkigutelako.

Antzerki horien izenak hauek izan dira: diruak sendatu du eta arratsalde bat zinean. Ondoren, bazkaldu egin dugu. Bazkaldu ondoren, denbora librea izan dugu jolasteko. Denbora libre horretan gehienbat neskak neskeekin ibili gara eta mutilak ere beren kabuz jolasten jardun dira.

14:30tan, LH6eko Zaldibiakoek, zirkoa egin dute eskolako ondoko frontoina, eta primerakoa izan da. Segidan, musika jarri dute eta jolastu egin gara. Pixka bat dantzatu eta gero, joateko ordua iritsi zaigu. Pena handia izan da nik horren lagun onak egin ditut… :-(

Primeran ibili gara eta espero dugu hurrengo urtean beraiek etortzea!

2018(e)ko mai. 21(a)

Pagoetako ekosistema ezagutuz



Gaur, alegia, maiatzak 21, LH5 eta LH6 Xabier, Txumai eta Virginiarekin, goizeko 10:00etan Aiako parkinera joan gara. Bertan, Maialen izeneko neska bat zegoen. Esan digu, berak gidatuko gintuela ibilbidean. Ondoren, lau taldetan banatu gaitu, batzuk Xabierrekin joan dira, beste batzuk Virginiarekin, beste batzuk, Txumaiekin eta gu, Maialenekin. Nire taldean, Josune, Allende, Igor, Alex eta jokin tokatu dira.Segidan, mapa bat eman dizkigu talde bakoitzari.

Taldeak egin ondoren, ibilbidea egiten hasi gara. Abiatu eta pixka batera, lehenengo pista ikusi dugu. Orduan, Maialenek, ekosistema zer den galdetu digu eta hiru erantzun posible esan dizkigu. Bat: animaliak eta landareak sortzen duten multzoa. Bi: bizidunak eta bizigabeak sortzen duten multzoa. Hiru: animaliak, landareak, bizidunak eta bizigabeak sortzen duten multzoa. Eta erantzuna izan da… hirugarrena! talde guztiak asmatu dugu. Jarraian, dominak banatu ditu letra batekin. Letra hori, bukaerako hitzean egon behar zen. Handik pixka batera, bigarren pistara iritsi gara. Gero hirugarrenera, ondoren laugarrenera eta bukatzeko bost garrenera. ondoren Sagastizabal izeneko natura-baserri batera joan eta bertako atean hitz sekretua esan diogu. gure taldean, Pago motza esan du Josunek. Eta bai! erantzuna pago motza izan da. Honen ostean, baserrira sartu, zapatilak kendu eta bazkaldu egin dugu.

Bazkaldu eta gero, “txakur ehiztaria” jolasean ibili gara. Jolastu eta gero, Maialenek bueltatu egin behar genuela esan digu. Beraz, motxilak hartu, eta bueltatu egin gara. Bidean, zenbait gauza ikusi ditugu.

Iritsitakoan, Maialen joan egin da. Ondoren, hamar minutu inguru falta ziren laurak izateko.Beraz, futbol zelaira edota parkera joaten utzi digute irakasleek.

Primeran pasa dut. Urtero egitea gustatuko litzaidake.


2018(e)ko mai. 15(a)

Sute simulakroa eskolan



Maiatzaren 9an, eskolan sutearen simulakroa egin genuen. Simulakroa eskolan egiten da ikasle, irakasle eta eskolan dagoen jende guztiak sua dagoenean zer egin jakiteko eta akatsak antzemateko.

Goizeko 11:45tan suaren alarmak jo zuen. Ondoren, irakasle batzuk gelaz gela argiak itzaltzeko, leihoak ixteko eta ilaran jartzeko esan ziguten. Gero, paretaren kontra azkar ateratzeko agindu ziguten. Denok ordenean eta pausu bizian dema plazaraino joan ginen. Han gela bakoitza ilaran jarri eta zenbatu egin gintuzten ea denok gauden egiaztatzeko. Azkenik, gelara bueltatu eta klase normalarekin segi genuen.

Tutoreek esan zigutenez simulakroa oso ondo atera zen eta eskola oso azkar hustu omen genuen. Sute-simulazioak urtero egingo ditugu baina inork ezer jakin gabe benetako arriskua dagoela pentsarazteko. 


Seguru aski urtero leku desberdinetan hasiko da sua, eta honen arabera erabakiko dute nondik atera ikasleak-eta eskola husteko.

2018(e)ko mai. 4(a)

Gu sukaldari!



Maiatzaren 4ean, Oriok “Gure Etxea” soziedadera joan ginen gure gelakoak, guk prestatutako janariekin bazkari bat egitera. Bazkari hori Txanelan landuta geneukan gaiarekin bat zetorren, elikadurari buruzkoa zelako. Berez, gaiak proposatzen zuen pintxo lehiaketa bat egiteko, baina guk erabaki genuen bazkari bat egitea. Orioko soziedade batean egin genuen, Xabier gure tutorea bertako bazkide delako.

Aurreko astean dena antolatuta utzi genuen: eguna, taldeak, bakoitzak zer janari egin, osagaien erosketak... eta baita Oriora nola jaitsi ere.

11:30tan Mikelen eta Ugaitzen amak, Rakel eta Ursula, etorri zitzaizkigun bila eskolara gu Oriora jaisteko. 11:50tarako tren-geltokiko aparkalekuan geunden. Orduan, erosketetako poltsak hartu, zubia zeharkatu eta 3 minututan elkartera iritsi ginen.

Ailegatu bezain laster, poltsak mahietan utzi, mantalak jantzi eta sukaldeko espazioa banatu genuen denok lan egitek tokia edukitzeko. Segituan hasi ginen lanean, eta talde bakoitzak bere zereginari ekin zion: patatak zuritu, gurina maria-bainuan urtu, txaka maionesarekin nahastu, pintxoetarako ogia moztu, sandwichak rebozatu... denontzako nahikoa lana bazegoen, behintzat.

Hauek ziren pentsatuta geneuzkan platerak: Xabier irakasleak entsaladak egin behar zituen; Xabier ikasleak urdaiazpiko pintxoak; Brunak, Jokinek eta Udanek, berriz, txaka pintxoak; Laurak, Donak eta Naiarak sandwich frijituak eta, azkenik, Ugaitzek patata tortilla.

Postretan ere bazegoen nahikoa aukera: frutazko brotxetak txokolate urtuarekin, platanozko piruletak, hauek etxe txokolatez estalita, brownie bat eta, bukatzeko, creps-ak nocillarekin.

12:15tarako lanean hasi ginen baina uste genuena baino askoz ere denbora gehiago behar izan genuen pentsatutako guztia bukatu ahal izateko. Gauza da bazkaltzen hasi ginenerako ia 14:00ak zirela. Denok elkarrekin egoteko, mahai handi bat osatu genuen bi elkartuta, eta goseak amorratuta jaten hasi ginen.
Dena goxo-goxoa zegoela iruditu zitzaigun, seguru asko mahai hartan zegoen guzti-guztia guk-geuk eginda zelako eta, sukaldatzen disfrutatu bagenuen ere, gurea kostatu zitzaigulako plater haiek denak prestatzea. Noski, denoi ez zaizkigu jaki guztiak berdin gustatzen eta horregatik batzuk entsaladak edo urdaiazpikoa ez zuten jan.

Hain gustura geunden, denbora konturatu gabe pasa zitzaigula eta, konturatzerako Xabierrek esan zigun gauzak jasotzen hasi behar genuela. Larri-larri ibili ginen creps-ak egiteko baina, azkenean hori ere lortu genuen. Gero, mahaiak eta sukaldea txukuntzen hasi ginen denon artean.

15:30tarako Laura autobus geltokian utzi genuen bere amak han jaso behar zuelako, eta 7 minutu beranduago tren geltokiko aparkalekura iritsi ginen. Bertan Xabierren gurasoak zeuden bere zain.
Aiara igotzeko Karmele eta Leire (Jokin eta Naiararen amak) etorri zitzaizkigun, eta hiru autoetan banatuta bueltatu ginen eskolara.

Denok primeran pasa genuen eta denok nahiko genuen hauxe errepikatzea mila aldiz. GAinera, guk egindako janaria oso-oso goxua zegoen!

2018(e)ko api. 25(a)

Liburuen Altxorra




Gaur saio polita izan dugu gelan 6. mailako ikasle batzuei esker. Josune, Axel, Haritz eta Unax etorri zaizkigu gure gelara liburu batzuk aurkeztera. Liburu horiek, eta beste pila bat, Imanol Mercero izeneko mutil batek uzten ditu urtero gure eskolan, ikasleok hilabete batez irakurri ahal izateko eskolan bertan eta baita etxera eramanda ere.

Saio ederra eskaini digute 6. mailakoek: ipuinetako atal batzuk irakurri dizkigute, liburuen laburpen atseginak egin, igarkizunak esan... ordubetez aritu gara horretan.

Segidan, bakarrik gelditu garenean, liburu guztiak mahai batzuen gainean jarri ditugu, denak ondo-ondo ikusi ahal izateko. Ondoren, zozketa egin dugu eta norberaren zenbakia atera ahala, liburuak aukeratzen joan gara. Denok liburu bana hautatu ostean, irakurtzen jardun gara eguerdira arte.

Eskerrik asko, 6. mailako lagunak!

2018(e)ko api. 23(a)

IrriSarri Landeko irteera


Apirilak 19an, osteguna, Igantziko Irrisarri-land abentura-parkera joan ginen LHko 4, 5 eta 6. mailakoak 2 egun pasatzera.

Irrisarri-Land-ean, mendiko ekintza dibertigarriak egin daitezke: tirolina luzeak, eskalada, arbolismo (zuhaitzen arteko ibilaldiak), zubi tibetanoa... Gainera, areto handi bat dute prestatuta bestelako jolasak egiteko: ping-pong, mahai-futbola, oreka-jokoak, koltxonetak, arku-jaurtiketa, zirkuituak....

Iritsitakoan, lehenengo bi monitorek zer egin behar genuen azaldu ziguten. Ondoren, geletan oheak aukeratu, poltsak bertan utzi eta ikatz-txondorra nola egiten zen ikasi genuen. Segidan, monitoreak errekatxoak egiten duen ur-putzu handi batera eraman gintuen, amuarrainei ogia botatzeko. Goiza bukatzeko, zubi tibetano luze batetik igaro ginen. Gero bazkaldu egin genuen.

Bazkaldu ondoren, jolastu eta arnesak hartzera joan ginen, bi taldeetan banatuta. “Via ferrata” (eskalada) egitera joan ginen gure taldekoak. Besteak, ordea, “zentzumenen ibilbidea” egitera joan ziren. Lehen Via ferrata egin nuen, baina bigarrena ez nuen egin zailegia zelako. Ondoren, meriendatzera joan ginen. Segidan, zentzumenen ibilbidera joan ginen eta han, hanka-hutsik, harrietatik, hondarretik eta egurretik pasa behar izan genuen. Handik bueltan, ur-txorroetara joan ginen freskatzera, bero handia egiten zuelako, baina, zoritxarrez, txorroek ez zuten ur asko botatzen eta orduan dutxatzera joan ginen. Dutxatu ondoren, jolastera jaitsi ginen jolastokira. Realaren partidua ikusi zuten batzuk eta besteak jolastu. Ordua iritsitakoan afaldu egin genuen. Afaltzeko, sopa, hanburgesa eta natillak jarri ziguten.

Afaldu ondoren pijama festa egin genuen. Jolastoki-aretoan monitore batek guk eskatutako Youtube-ko bideok jarri zizkigun guk kantatzeko eta dantza egiteko. Ostiralean, goizean goiz esnatu nintzen nire gelako gehienak bezalaxe. Gero, denak esnatu baino lehen, maleta prestatzen jardun nintzen. Prestatutakoan, aldizkaria irakurri egin nuen eta handik gutxira jolastera joan nintzen gelako batzuekin. Jolastu eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu ondoren, zertxobait jolastu eta bezperako talde berdinetan jarri ginen. Gure taldea arbolismo egitera joan zen, besteak, berriz, tirolinan ibitzera. Arbolismoan hiru atal zeuden: altura txikia, ertaina eta handia. Zailena, neure ustez ertaina zen. Arbolismo bukatutakoan, terrazara joan ginen, tirolinatik jendea nola jaisten zen ikustera.

Gero, jarduerak trukatu genituen: gu izan ginen tirolinan eta besteak zuhaitzetan. Gu oinez joan ginen tirolinaren hasiera zegoen tokiraino, nork bere polea hartuta. Ni bi tirolinetan ibili nintzen eta asko gustatu zitzaizkidan biak. Ekintza honekin bukatu, eta bazkaltzeko ordua iritsi zen. Hau jarri ziguten: espagetiak, oilaskoa patatekin eta postrea helatua.

Nik oso ondo pasa nuen irteeran eta jende guztiari gomendatuko nioke Irrisarri-Land-era joatea.

Ugaitz Aizpuru

2018(e)ko mar. 19(a)

Aiako garbigunera irteera

Garbiguneak leku berezi batzuk dira Urola-Kosta Udal-Elkarteak sortu dituenak jendeak erabiltzen ez dituen gauzak bertan uzteko. Gure eskualdean 3 daude: hemengoa, Zarauzkoa eta Zumaiakoa, eta hirurak erabil ditzakete Kostako biztanleek.

Aiako garbigunea 2010eko ekainean zabaldu zuen Udal-Elkartak inguruko herritarrek eta enpresa txikiek erabiltzeko. Bertako edukiontzietara etxeko tresna elektrikoak, altzari zaharrak, arropa, oinetakoak, pinturak, lanparak, obretako eskonbroa... bota daiteke, ia denetik, zabor organikoa izan ezik.

Garbiguneek ordutegi hau daukate: goizez 8:00tatik 13:30tara eta arratsaldez 16:30tatik 18:30tara. Larunbatean ere irekitzen dute, baina 10:00tatik 12:00tara.

Funtzionamenduari dagokionez, prozedura erraza da: utzi behar diren gaiak posible den neurrian sailkatuta eraman behar dira; halere, ez baldin badakigu, beraiek laguntzen dute botatzekoa antolatzen. Bota beharrekoa asko bada, pisatu egiten da eta, nork ekarri duen eta zer ekarri duen ere apuntatzen da, dena kontrolatu egiten delako. Muga ere badago: erabiltzaile batek ezin du aste batean 750 kg baino material gehiago eraman. Zerbitzua doakoa da.

Garbigunean ez dira materialak berziklatzen, sailkatu eta bildu egiten dira birziklatzera dedikatzen diren enpresetara eramateko.

Zerbitzu honek erantzun ona izan du enpresa eta herritarren partetik, izan ere irekita daramatzan 8 urte hauetan nabarmen gora egin baitu ematen zaion erabilera kopurua. Gaur egun enpresek herritarrek baino gehiago erabiltzen dute garbigunea. Gorakada honetan zerikusi izango du bere kokapenak, toki egokian jarri zutelako: bi herrien arteko mugan eta, gainera, bertara iristea erraza den industriagune batean.

Zarauzko garbigunea, hiruretatik zaharrena, txiki gelditu den bakarra da. Aiakoak terreno eta instalazio egokiak ditu eta epe motzean ez dira aldaketarik aurreikusten.

Gure herriko garbigunean hasieratik Kepak eta Mitxelek egiten dute lan txandaka. Lan honek arriskua badu bertako langileentzat, eta istripu pare bat ere izan dute denbora honetan. Hau ez da harritzekoa askotan material astunak eta arriskutsu diren gaiak manipulatzea eta garraitzea tokatzen zaielako.

2018(e)ko mar. 12(a)

Aitziberrekin konpostan

Gaur, 2018ko martxoaren 12an, arratsaldean Aitziber etorri da konposta nola egiten den azaltzera. Aitziber guregana etorri da, guk eskatu geniolako erakusteko konposta ondo nola egiten den. Izan ere, gure konpostagailua nola zegoen ikusita, susmoa genuen gelan ez ginela gauzak ondo egiten ari.

Lehenengo gelan azalpen batzuk eman dizkigu konpostaren gainean: zer eduki behar duen konpostagailuak, zerez osatuta dagoen konposta, zer tresna erabili konposta egiteko… Aitziberrek esan digu geroago gure eskolako konposta ikustera joango ginela.

Joan garenean Aitziberrek antzeaman du hezeegia zegoela eta ondo egoteko lehorra falta zitzaiola, hau da: hostoak belarra, egurra, lastoa… Guk esan diogu ez genuela lehorrik, baina haize gailua hartzera joan denean, sorpresa bat hartu du: tresnak zeuden kaxan pila bat poltsa lehor zeuden. Gu ere poztu egin gara.

Ondoren, ikusi du konposta nahiko gaizki egin genuela, zeren paper pila bat zeuden eta gainera nahiko beteta zegoen. Guk lehenagotik bagenekien beste konposta gailu bat ere ba zegoela eta esan egin diogu Aitziberri. Aitziberrek esan du ikusi egin begiratu egin behar genuela ea ondo zegoen: hutsik, azpian sare metalikoa jarrita (sare metalikoa saguak, zatitxoak… ez sartzeko dira)… Begiratu dugunean dena ondo zegoela ikusi dugu eta pozez zoratu gara.

Bukatzeko dena jaso eskerrak eman Aitziberri eta gelara joan gara.

=========================================================================

IKASITAKO GAUZAK:

Konposta egiteko zer bi osagai behar diren

Bi osagai horiek bereizten: berdeak edo hezeak eta marroiak edo lehorrak

Bakoitzeko zenbat bota behar den: bi osagaietatik kopuru berdina

Konposta bete baina lehenago azpian zer jarri behar den: metalezko sarea eta koltxoi modukoa prestatu

Marroi asko badu, hoztu eta lehortu egiten da eta berde asko badu, berriz, oso hezea

HOBETU BEHARREKO GAUZAK:

Konposta hutsari “koltxoia” jarri

Marroi gehiago bota

Papelak eta poltsak marroira bota

Zati oso handiak osorik bota beharrean, zati txikiagoetan bota konpostara

Gailuak (temperatura neurtzekoa eta ph eta moist neurtzekoak) berriak erosi

=========================================================================

2018(e)ko mar. 9(a)

Martxoak 8a eskolan

Atzo, martxoaren 8an, emakume langileare nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan. Ikasle eta irakasle askok more koloreko zerbait ekarri genuen jantzita eskolara.

Goizean, lehenengo saioan, irratsaio berezi bat entzun genuen. Segidan, 10:00tatik 11:00tara emakume ehiztari batekin jardun ginen solasean LH osoa musika gelan bilduta. Sorpresa bat izan genuen emakume hori Igone, 1. mailako tutorea zelako. Igonek azalpen asko eman zizkigun ehizari buruz: zer materiala behar den, nola hasi zen kirol horretan, zergatik gustatzen zaion, zein probatan ibili izan den...

Errekreo ondoren, eskola osoa pankarta baten atzean jarri ginen eta herriko plazaraino joan ginen manifestazioan. Bertan, eliza aurreko petrilean eseri, eta 6. mailako Ibaik eta Ana irakasleak irakurri zuten idatzi bat entzun genuen. Bukatutakoan, plazan zeuden guraso eta beste herritarrekin batera, Mikel Markezen "Konplize ditut eta" abestia kantatu genuen.

Bukatzeko, berriro pankarta hartu eta eskolarantz abiatu ginen, "EMAKUMEAK AURRERA" ohikatuz.

2018(e)ko ots. 20(a)

"Amets bat" Zubietako irteera

Gaur, otsailak 19, Zubietara eta Donostiako Aquariumera joan gara 4., 5.eta 6. mailakoak. Goizean 9:15etan abiatu gara Zubieta bidean.

Zubieta iritsi garenean euria ari zuen goitik behera, egun guztian bezala. Lehenengo instalazio batera joan gara eta zer egin behar dugun esan digute hasieran. Gure monitoreak Maialen izena zuen.

Segidan eraikin batera joan gara bideo bat ikustera. Bideo horretan Realaren urte onak ikusi ditugu eta 2016-2017 jardunaldiko mutilen eta nesken 3 gol onenak.

Ondoren nire taldea erreleboetan ibili gara. Jarraian zelai erren jolastu gara. Bukatzeko partidu bat egin dugu gure artean, eta 3-0 galdu egin dugu.

Realaren entrenamendua ikustera joan behar genuenean galdera batzuk egin dizkigute. Galderak egin ondoren, Realaren entrenamendua ikusi dugu. Segidan, hamaiketakoa jan dugu. Entrenamendua ikusitakoan 5 jokalari atera dira, eta firmak lortu dituzte batzuk. Gero gimnasiora joan gara eta jolastu egin dugu. Jolastutakoan, jaso eta bazkaltzera joan gara. Bukatzeko bi futbolariei elkarrizketa egin diogu. Nik galdetu diot: Beste lan-biderik aukeratuko al zenuke?

Gero 14.00etan Donostiako Aquarium era bidean joan gara. Aquariumean zer egin behar dugun esan digute eta nola jokatu behar dugun. Arrain asko ikusi ditut: marrazoak, arrain zirujauak, pailazo arrainak…

IRITZIA Nik eta jende gehienak ondo pasa dugu, nahiz eta eguraldiak ez digun batere-batere lagundu.

Ugaitz

2017(e)ko eka. 2(a)

Matematika tailerrak



Aurten ere, astearte guztietan, goizeko 11:30tatik 13:00tara matematika tailerrak egin ditugu 4. mailakoak Miren eta Xabier irakasleekin. Hiru tailer desberdin izan dira: buruketak, magnitudeak eta jolasak eta horietan txandakatuz jardun gara 25 minutuz txoko bakoitzean. Jolasen txokoan ikasleak bakarrik ibili gara irakaslerik gabe.
Magnitudeen txokoan, Xabierrekin ibili gara, eta denbora horretan ariketa eta lan desberdin asko egin ditugu objektuak neurtuz, pisatuz eta konparatuz, konpasarekin ibiliz, gorputz geometrikoak aztertuz etab...
Buruketa txokoan, berriz, Mirenekin ibili gara. Denbora horretan problema asko egin ditugu eta klase askotakoak.
Jolasak taldean marrazkiak eta eskulanak eta xakean ibili gara. Xabierrek esan duenez, jolasetan oso ondo moldatu gara gure artean eta ez diegu beste txokoetakoei molestatu.
OSO ONDO PASA DUGU ETA GAINERA ASKO IKASI DUGU!!!


2017(e)ko eka. 1(a)

Betsometa



Aurten Iñaki Gurrutxagarekin bertsolaritza lantzen hasi gara. Bertsolaritza astean behin egiten dugu, osteguneko arratsaldetan. Aste batean bera etortzen da eta hurrengorako lan uzten digu guk tutorearekin egiteko.

Hasieran, zaila egiten zitzaigun kopla bat osatzea baina, Iñakiri esker, orain badakigu koplak eta bertso txikiak egiten, berak erakutsi digulako zein den modua: neurriak, doinuak, oinak… 

Martxoan Iñakik esan zigun maiatzaren bukaeran Bertsometa liburua aterako zela eta bertsoak egiten hasi ginen binaka jarrita liburuan argitaratzeko. Maiatzaren bukaeran Bertsometa eman zigun Xabier gure tutoreak. Eta Xabierrek esan zigun Eskola Egunerako beste bi bertso egitea ondo etorriko zitzaigula. Bertsoak egin ondoren, bertsoak buruz ikasi genituen eskola egunean paperik gabe kantatzeko. Gure bertsoak asmakizunak dira. Espero dugu, gure bertsoak entzun eta asmatuko dituzuela.


2017(e)ko mai. 29(a)

"G.A.O. 2017"



Aurreko ostiralean, maiatzaren 26an, eskolan G.A.O emanaldia izan zen, alegia Getaria eta Orioko eskolakoak gure eskolara etorri zirela gurekin batera antzerkiak, bertsoak eta kantak elkarri eskaintzera.
Jaialdia eskolako gimnasio berrian egin genuen. Lehenik Getariakoak iritsi ziren eta gero Oriokoak. Ailegatu eta segidan, hasi ginen emanaldiarekin. Hasteko, Zaraguetakoek abestiak, dantzak eta bertsoak egin zituzten. Konturatzerako 11:15k ziren eta ordu erdiko atsedenaldia egin genuen.
Deskantsuaren ostean, Aiako 1. eta 2. mailakoek bi abesti egin zituzten. Ondoren guk, alegia 3. eta 4. mailakoek,  beste hiru kanta abestu genituen Xapasek eskusoinuarekin lagunduta. Bukatutakoan, 5. eta 6. mailakoek  “Autobusaren zain“ antzerkia egin zuten. Hauek bukatu eta denbora gutxira Getariako 1. eta 2. mailako ikasleek dantza batzuk eskaini zituzten. Jaialdia 12:40etan bukatu zen, orduan eskolakoak geletara joan ginen eta 13:00etan, egunero bezala, bazkaltzera.
Arratsaldean 14:30etan berriro bildu ginen denok. Orduan irakasleek esan ziguten hiru eskoletakoak nahastuta, 10 talde egin behar zirela, eta gu ondo antolatzeko talde bakoitzekoei kolore bateko gometx bat eman zieten. Segidan, batzuk futbol zelaian eta besteak frontoian, jolas desberdinetan ibili ginen jolasten. Oso egun polita pasa genuen denok elkartuta.