Aurreko ostiralean, maiatzaren
26an, eskolan G.A.O emanaldia izan zen, alegia Getaria eta Orioko eskolakoak
gure eskolara etorri zirela gurekin batera antzerkiak, bertsoak eta kantak elkarri
eskaintzera.
Jaialdia
eskolako gimnasio berrian egin genuen. Lehenik Getariakoak iritsi ziren eta
gero Oriokoak. Ailegatu eta segidan, hasi ginen emanaldiarekin. Hasteko,
Zaraguetakoek abestiak, dantzak eta bertsoak egin zituzten. Konturatzerako
11:15k ziren eta ordu erdiko atsedenaldia egin genuen.
Deskantsuaren ostean, Aiako 1. eta 2. mailakoek bi abesti
egin zituzten. Ondoren guk, alegia 3. eta 4. mailakoek, beste hiru kanta abestu genituen Xapasek eskusoinuarekin
lagunduta. Bukatutakoan, 5. eta 6. mailakoek
“Autobusaren zain“ antzerkia egin zuten. Hauek bukatu eta denbora
gutxira Getariako 1. eta 2. mailako ikasleek dantza batzuk eskaini zituzten.
Jaialdia 12:40etan bukatu zen, orduan eskolakoak geletara joan ginen eta
13:00etan, egunero bezala, bazkaltzera.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina