2017(e)ko mai. 3(a)

Txapasek piano bat ekarri du eskolara



Aste Santuko oporretan Txapasek piano bat ekarri zuen eskolara. Oporren bueltan berak esplikatu zigun Donostian bere ezagun bat ari zela lanean etxe bat hustutzen, eta piano bat kendu nahi zutela handik. Lagun horrek Txapasi esan zion pianoarena eta bera Donostiara joan zen ea ondo zegoen ikustera. Pianoa ondo zegoenez, bere jabeari baimena eskatu zion Aiako eskolara ekartzeko. Jabeak esan zion baietz, guk eskolan ibiltzeko behar bagenuen lasai ekartzeko.
Pianoa eskolaraino ekartzeko Belenek udaletxeko brigadakoekin hitz egin zuen eta hauek lagundu zioten Txapasi pianoa ekartzen laneko kamionetan.
Goiko argazkian Txapas azaltzen da pianoa afinatzen. 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina