
Bloga iaz jarri genuen martxan, gu 3. mailan geundenean, eta 2015eko irailaren 25an sartu genuen gure lehen albistea. Gure blogean atal hauek daude: albisteak, elkarrizketak, aurkezpenak, irratsaioak, kontakizunak etabar. Gaur egun 203 sarrera egin ditugu, eta horietatik gehien jarri ditugunak irratsaioak, elkarrizketak eta kontakizunak dira.
Xabier maisuak esan zigun festa egingo genuela, eta halaxe egingo dugu kurtso bukaeran 10.000 bisitako kopurura iritsi garela ospatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina