2017(e)ko mai. 4(a)

"Albaola" itsas-faktoriara egindako irteera


Atzo maiatzak hiru, asteazkena, Albaola itsas-faktoriarara joan ginen (Pasai San Pedro), LHko 3, 4, 5 eta 6. mailakoak, Xabier, Miren, Virginia, Maider eta Itziar irakasleekin. San Juan baleontziaren historia, maketak etab. Xabier irakasleak gogo handia zeukan joateko guk eta berak jakiteko nola ibiltzen ziren euskaldunak XVI. mendean.

Iritsitakoan, Xabierrek azalpen bat eman zigun bere herriari buruz. Ondoren, fron-toian hamaiketakoa egin genuen eta jolastu egin ginen ardiak eta otsoak jolasean. Albaolara ibilbidetxoan kale estu batera sartu ginen eta usain asko usaindu genituen: ogi bero usaina, autoko xaboi usaina, zigarro usaina etab. Portu ondotik jarraitu eta Albaolara iritsi ginen. Iritsitakoan barrura sartu ginen eta gehiago itxarondakoan bi taldeetan banatu eta niri 3. mailakoekin tokatu zitzaidan, Eider izeneko monitorearekin.

Hasieran Eiderrek esplikatu zigun nolako bidaia egiten zuten balearen bila joateko eta etortzeko; gutxi gora behera 6.000 km egiten zituzten. Bidai bakoitzean sagardoa eta teilak eramaten zituzten etxeak egiteko, labeak egiteko, labeekin gantza olio bihurtzeko etab... Jarraian nolakoa zen eta nola aurkitu zuten erakutsi ziguten. Ondoren nolako materiala erabiltzen zuten erakutsi zigun, egurra gehien, minerala eta harriak. Baita metalak ere. Zuhaitzak manipulatu egiten zituzten piezak EGITEKO egiteko. Pagoak bizkar hezurrerako eta haritza beste guztirako.

Bukaeran San Juanen erreplika ikusi genuen. Oso handia zen eta dena eskuz egi-ten ari ziren, antigualera. Bukatzeko, “APAIZAK HOBETO” espedizioa egin zutela azaldu zigun, alegia, Albaolakoak Kanadako uretara joan zirela.

JOATEA GOMENDATZEN DIZUET, OSO ONDO PASAKO DUZUE, NIK BEZALA!

Ugaitz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina