2018(e)ko mar. 9(a)
Martxoak 8a eskolan
Atzo, martxoaren 8an, emakume langileare nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan. Ikasle eta irakasle askok more koloreko zerbait ekarri genuen jantzita eskolara.
Goizean, lehenengo saioan, irratsaio berezi bat entzun genuen. Segidan, 10:00tatik 11:00tara emakume ehiztari batekin jardun ginen solasean LH osoa musika gelan bilduta. Sorpresa bat izan genuen emakume hori Igone, 1. mailako tutorea zelako. Igonek azalpen asko eman zizkigun ehizari buruz: zer materiala behar den, nola hasi zen kirol horretan, zergatik gustatzen zaion, zein probatan ibili izan den...
Errekreo ondoren, eskola osoa pankarta baten atzean jarri ginen eta herriko plazaraino joan ginen manifestazioan. Bertan, eliza aurreko petrilean eseri, eta 6. mailako Ibaik eta Ana irakasleak irakurri zuten idatzi bat entzun genuen. Bukatutakoan, plazan zeuden guraso eta beste herritarrekin batera, Mikel Markezen "Konplize ditut eta" abestia kantatu genuen.
Bukatzeko, berriro pankarta hartu eta eskolarantz abiatu ginen, "EMAKUMEAK AURRERA" ohikatuz.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina