Maiatzaren 9an,
eskolan sutearen simulakroa egin genuen. Simulakroa eskolan egiten da ikasle,
irakasle eta eskolan dagoen jende guztiak sua dagoenean zer egin jakiteko eta
akatsak antzemateko.
Goizeko 11:45tan
suaren alarmak jo zuen. Ondoren, irakasle batzuk gelaz gela argiak itzaltzeko,
leihoak ixteko eta ilaran jartzeko esan ziguten. Gero, paretaren kontra azkar
ateratzeko agindu ziguten. Denok ordenean eta pausu bizian dema plazaraino joan
ginen. Han gela bakoitza ilaran jarri eta zenbatu egin gintuzten ea denok
gauden egiaztatzeko. Azkenik, gelara bueltatu eta klase normalarekin segi
genuen.
Tutoreek esan zigutenez simulakroa oso ondo atera zen eta eskola
oso azkar hustu omen genuen. Sute-simulazioak urtero egingo ditugu baina inork
ezer jakin gabe benetako arriskua dagoela pentsarazteko.
Seguru aski urtero
leku desberdinetan hasiko da sua, eta honen arabera erabakiko dute nondik atera
ikasleak-eta eskola husteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina