Gaur, alegia, maiatzak 21, LH5 eta LH6 Xabier, Txumai eta Virginiarekin, goizeko 10:00etan Aiako parkinera joan gara. Bertan, Maialen izeneko neska bat zegoen. Esan digu, berak gidatuko gintuela ibilbidean. Ondoren, lau taldetan banatu gaitu, batzuk Xabierrekin joan dira, beste batzuk Virginiarekin, beste batzuk, Txumaiekin eta gu, Maialenekin. Nire taldean, Josune, Allende, Igor, Alex eta jokin tokatu dira.Segidan, mapa bat eman dizkigu talde bakoitzari.
Taldeak egin
ondoren, ibilbidea egiten hasi gara. Abiatu eta pixka batera, lehenengo pista
ikusi dugu. Orduan, Maialenek, ekosistema zer den galdetu digu eta hiru
erantzun posible esan dizkigu. Bat: animaliak eta landareak sortzen duten
multzoa. Bi: bizidunak eta bizigabeak sortzen duten multzoa. Hiru: animaliak,
landareak, bizidunak eta bizigabeak sortzen duten multzoa. Eta erantzuna izan
da… hirugarrena! talde guztiak asmatu dugu. Jarraian, dominak banatu ditu letra
batekin. Letra hori, bukaerako hitzean egon behar zen. Handik pixka batera,
bigarren pistara iritsi gara. Gero hirugarrenera, ondoren laugarrenera eta
bukatzeko bost garrenera. ondoren Sagastizabal izeneko natura-baserri batera
joan eta bertako atean hitz sekretua esan diogu. gure taldean, Pago motza esan
du Josunek. Eta bai! erantzuna pago motza izan da. Honen ostean, baserrira
sartu, zapatilak kendu eta bazkaldu egin dugu.
Bazkaldu eta
gero, “txakur ehiztaria” jolasean ibili gara. Jolastu eta gero, Maialenek
bueltatu egin behar genuela esan digu. Beraz, motxilak hartu, eta bueltatu egin
gara. Bidean, zenbait gauza ikusi ditugu.
Iritsitakoan, Maialen joan egin da. Ondoren,
hamar minutu inguru falta ziren laurak izateko.Beraz, futbol zelaira edota
parkera joaten utzi digute irakasleek.
Primeran pasa dut. Urtero egitea
gustatuko litzaidake.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina