2018(e)ko mai. 28(a)

Zaldibiako irteera



Gaur, maiatzak 25, Zaldibiara joan gara autobusez gure eskolako LH guztia, gure eskolak eta beraien eskolak izen berbera dutelako, biak Lardizabal dute izena.

Iritsi bezain laster, sekulako ongi etorria egin digute gauza hauekin: kartel handi batean ONGI ETORRI jartzen zuen, bertsoak kantatu dizkigute eta agurra dantzatu digute. Gero, bakoitza bere mailakoen gelara joan gara.

Geletara joan bezain laster, taldeka banatu gaituzte, eta beraiekin nahastu gaituzte talde desberdinetan. Haiek 16 ziren gure mailan. Zaldibiakoek beren eskola erakusteko egin dituzte taldeak. Eskola erakutsi ondoren, frontoira joan gara. LH5 guztia bertan ginenean, pare bat jolas egin ditugu: izenen jolasa eta harri orri ar! Ondoren norbera bere gelakoen mailara joan motxilak hartu eta antzokira joan gara Aiako Lardizabal eskolako LH6koek bi antzerki aurkeztu dizkigutelako.

Antzerki horien izenak hauek izan dira: diruak sendatu du eta arratsalde bat zinean. Ondoren, bazkaldu egin dugu. Bazkaldu ondoren, denbora librea izan dugu jolasteko. Denbora libre horretan gehienbat neskak neskeekin ibili gara eta mutilak ere beren kabuz jolasten jardun dira.

14:30tan, LH6eko Zaldibiakoek, zirkoa egin dute eskolako ondoko frontoina, eta primerakoa izan da. Segidan, musika jarri dute eta jolastu egin gara. Pixka bat dantzatu eta gero, joateko ordua iritsi zaigu. Pena handia izan da nik horren lagun onak egin ditut… :-(

Primeran ibili gara eta espero dugu hurrengo urtean beraiek etortzea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina