Gaur saio polita izan dugu gelan 6. mailako ikasle batzuei esker. Josune, Axel, Haritz eta Unax etorri zaizkigu gure gelara liburu batzuk aurkeztera. Liburu horiek, eta beste pila bat, Imanol Mercero izeneko mutil batek uzten ditu urtero gure eskolan, ikasleok hilabete batez irakurri ahal izateko eskolan bertan eta baita etxera eramanda ere.
Saio ederra eskaini digute 6. mailakoek: ipuinetako atal batzuk irakurri dizkigute, liburuen laburpen atseginak egin, igarkizunak esan... ordubetez aritu gara horretan.
Segidan, bakarrik gelditu garenean, liburu guztiak mahai batzuen gainean jarri ditugu, denak ondo-ondo ikusi ahal izateko. Ondoren, zozketa egin dugu eta norberaren zenbakia atera ahala, liburuak aukeratzen joan gara. Denok liburu bana hautatu ostean, irakurtzen jardun gara eguerdira arte.
Eskerrik asko, 6. mailako lagunak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina