Maiatzaren 4ean, Oriok “Gure Etxea” soziedadera joan ginen
gure gelakoak, guk prestatutako janariekin bazkari bat egitera. Bazkari hori
Txanelan landuta geneukan gaiarekin bat zetorren, elikadurari buruzkoa zelako. Berez, gaiak
proposatzen zuen pintxo lehiaketa bat egiteko, baina guk erabaki genuen bazkari
bat egitea. Orioko soziedade batean egin genuen, Xabier gure tutorea bertako
bazkide delako.
Aurreko astean dena antolatuta utzi genuen: eguna, taldeak,
bakoitzak zer janari egin, osagaien erosketak... eta baita Oriora nola jaitsi
ere.
11:30tan Mikelen eta Ugaitzen amak, Rakel eta Ursula, etorri
zitzaizkigun bila eskolara gu Oriora jaisteko. 11:50tarako tren-geltokiko
aparkalekuan geunden. Orduan, erosketetako poltsak hartu, zubia zeharkatu
eta 3 minututan elkartera iritsi ginen.
Ailegatu bezain laster, poltsak mahietan utzi, mantalak
jantzi eta sukaldeko espazioa banatu genuen denok lan egitek tokia edukitzeko. Segituan
hasi ginen lanean, eta talde bakoitzak bere zereginari ekin zion: patatak
zuritu, gurina maria-bainuan urtu, txaka maionesarekin nahastu, pintxoetarako
ogia moztu, sandwichak rebozatu... denontzako nahikoa lana bazegoen, behintzat.
Hauek ziren pentsatuta geneuzkan platerak: Xabier irakasleak
entsaladak egin behar zituen; Xabier ikasleak urdaiazpiko pintxoak; Brunak,
Jokinek eta Udanek, berriz, txaka pintxoak; Laurak, Donak eta Naiarak sandwich
frijituak eta, azkenik, Ugaitzek patata tortilla.
Postretan ere bazegoen nahikoa aukera: frutazko brotxetak
txokolate urtuarekin, platanozko piruletak, hauek etxe txokolatez estalita, brownie
bat eta, bukatzeko, creps-ak nocillarekin.
12:15tarako lanean hasi ginen baina uste genuena baino askoz
ere denbora gehiago behar izan genuen pentsatutako guztia bukatu ahal izateko.
Gauza da bazkaltzen hasi ginenerako ia 14:00ak zirela. Denok elkarrekin egoteko,
mahai handi bat osatu genuen bi elkartuta, eta goseak amorratuta jaten hasi ginen.
Dena goxo-goxoa zegoela iruditu zitzaigun, seguru asko mahai
hartan zegoen guzti-guztia guk-geuk eginda zelako eta, sukaldatzen disfrutatu
bagenuen ere, gurea kostatu zitzaigulako plater haiek denak prestatzea.
Noski, denoi ez zaizkigu jaki guztiak berdin gustatzen eta horregatik batzuk
entsaladak edo urdaiazpikoa ez zuten jan.
Hain gustura geunden, denbora konturatu gabe pasa zitzaigula
eta, konturatzerako Xabierrek esan zigun gauzak jasotzen hasi behar genuela.
Larri-larri ibili ginen creps-ak egiteko baina, azkenean hori ere lortu genuen.
Gero, mahaiak eta sukaldea txukuntzen hasi ginen denon artean.
15:30tarako Laura autobus geltokian utzi genuen bere amak
han jaso behar zuelako, eta 7 minutu beranduago tren geltokiko aparkalekura
iritsi ginen. Bertan Xabierren gurasoak zeuden bere zain.
Aiara igotzeko Karmele eta Leire (Jokin eta Naiararen amak) etorri
zitzaizkigun, eta hiru autoetan banatuta bueltatu ginen eskolara.
Denok primeran pasa genuen eta denok nahiko genuen hauxe
errepikatzea mila aldiz. GAinera, guk egindako janaria oso-oso goxua zegoen!