2016(e)ko urr. 24(a)

Aurkezpen tailerrerako 1. powerpointa

Eguraldia eta Klima

Hemen behean duzue gaur eskolan ikusi dugun bideoa. Zuek orain etxetik ikus dezakezue eta, horrela, errepasatu gai honetan ikasitako hainbat kontzeptu.

2016(e)ko urr. 11(a)

Xabirentzat

Xabi: hilabete honetan asko lagundu diguzu denoi. Zurekin oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu. Denok pentsatzen dugu hilabetea oso azkar pasa dela, eta hori da oso gustora egon garelako zurekin.

Espero dugu orain zabiltzan eskolan ere ondo-ondo pasatzea.

Aio!

2016(e)ko eka. 12(a)

Eskola Eguneko argazki-emanaldia eskuratu

Kaixo: 
Eskola Egunean dema-plazan jarri genuen argazki-emanaldia ikusi ez bazenuen, edo etxean berriro ikusi nahiko bazenu, beheko irudiari sakatuta,  zure ordenagailurajaitsi ahal izango duzu. Artxibo handi samarra denez, (429 Mb), 15 minutu inguru beharko dituzu guztiz eskuratzeko; hau, beti ere, duzun internet-eko konexioaren abiaduraren arabera. Artxiboa MEGA-n alojatuta dago eta estekak aukera emango dizu zure ordenagailura jaisteko.

Artxiboa autoexekutagarria da, alegia, behin jaitsita, gainean bi aldiz klik egin eta abian jarriko da. Handik aurrera aukera izango duzu nahi duzun argazki-pasea hautatzeko edota osorik ikusteko. Aplikazio batekin eginiko montajea izanik, (Proshow Gold) ezin dira argazkiak banaka atera, adibidez, inprimatzeko. 

Argazki-montajea bakar-bakarrik ordenagailuetan exekutatu eta ikus daiteke; ezin da, esaterako, telebista batean ikusi.



Deszifratzeko gakoa hemen:  !duJllTsKsJ74jWRdgj5Cj7Wx6EW4AkE3H2V5M-HmQmM

2016(e)ko mai. 30(a)

GAO 2016 Orioko Zaragueta eskolan

Maiatzaren 27an GAO eguna izan zen. GAO hiru herri desberdinetako eskolek ospatzen dugu urtero: Getaria, Aia eta Orio, horregatik du izen hori. Aurten Zaragueta eskolan tokatzen zen eta hara joan ginen goizeko 10tarako. Iritsitakoan motxilak toki batean utzi eta frontoira joan ginen jaialdiarekin hasteko. Lehendabizikoak Oriokoak izan ziren dantza moderno eta kantu batzuekin. Horiek bukatutakoan, getariarrek kantak eta dantza batzuk egin zituzten. Segidan, 30 minutuko atsedenaldia izan genuen hamaiketakoa jateko eta pixka bat jolasteko.

11.30tan berriro frontoian elkartu ginen denak jaialdiarekin jarraitzeko. Orduan gure txanda izan zen. Hasteko. 1. eta 2. mailakoek “astoa ikusi nuen” eta “nik katu bat ikusi dut” abestiak eskaini zizkiguten. Ondoren guk, alegia 3. eta 4. mailakoak, “eztarri erdian”, “sua amaitzean” eta “Fatuio” piezak abestu genituen Txapasekin. Jaialdia bukatzeko “Antton bat eta Antton bi” kantua abestu genuen denon artean. Jarraian kale-jiran ibili ginen frontoian bertan.

Ondoren, hondartzaren ondoan dagoen parkean jolastu eta bazkaldu egin genuen. Jandakoan, berriro jolastera joan ginen; orduan Oriokoak eta Getariakoak etorri ziren eta hondartzara jaitsi ginen taldeka hondarrezko irudiak egitera. Taldeka erabaki behar genuen zer egin. Batzuk gazteluak egin genituen, beste batzuk animaliak (dortokak, kaimanak…).

Bukatutakoan gauzak jaso, oinetakoak jantzi eta autobusera joan ginen Aiara etortzeko.

Guk, 3. mailakook, oso-oso ondo pasa genuen.

2016(e)ko mai. 10(a)

Sumendiaren esperimentua


Gaur goizean esperimentu bat egin dugu Xabier ikasleak ekarri duen materialarekin. Esperimentuaren bitartez, benetako sumendiak nola lehertzen diren ikusi dugu. 


1.- MATERIALA 
• Sodio bikarbonatoa 
• Koloratzailea 
• Ozpina 
• Plater txikia 
• Jogurt potetxo bat 
• Nahasteko makila 
• Xiringa graduatua 
• Koilaratxoa 

2.- EGITEKO MODUA 

Lehenengo, jarri potea plateraren gainean. 
Segidan, bota potetxoan 2 koilarakada sodio bikarbonato. 
Ondoren, koloratzaile 2 txorrotatxo bota xiringarekin eta makilaz nahastu. 
Bukatzeko, nahasketari ozpina bota xiringaz eta behatu gertatzen dena. 

3.- 
ZER GERTATU DA? 

Ozpina bota dugunean, potearen ahotik apar gorri bat ateratzen hasi da. Horrela, sumendi baten kraterretik laba nola ateratzen den irudikatu dugu. 

4.- ZERGATIK GERTATU DA?
 

Ozpinaren azidoa bikarbonatoarekin nahastean, erreakzio kimiko bat eragin dugu eta apar gorria sortu da koloratzailearengatik.

2016(e)ko mai. 6(a)

Pagoetako irteera (2016/05/06)

Gaur, maiatzak 6a, LHko 3. eta 4. mailakoak Pagoetako parkera joan gara landare eta animalien bizitza hobeto ezagutzera. Autobusak Laurgaingo Palazioaren parean utzi gaitu eta han zegoen Siratz Iturrarango monitorea gure zain. Siratzek lau taldetan banatu gaitu eta bakoitzari kolore bateko zinta bana eman digu: arrosa, laranja, urdina eta berdea. Gero lehiaketa bat egin dugu, berak egindako galderei ondo erantzunez gero, domina bat eman digu. Jolasaren bukaeran hizki batzuen bitartez ezkutuko hitz bat asmatu behar zen eta hitz hori azkonarra zen.

Ibilbidean barrena gauza asko ikasi ditugu: animalien sailkapena, elika katea, landareen ugalketa… eta talde-lana egin dugu denbora guztian. Hamaiketakoa egiteko denbora ere izan dugu. Hamaiketakoa egin dugun tokia garbi eta txukun utzi behar zen beste domina bat irabazteko.

Eguerdian Iturraran aldera jaisten gara eta Sarrola inguruan oreinak, betizuak eta pottokak ikusi ditugu, baita basurdeen hanka markak eta txarrantxaren azpitik pasatzen direnean utzitako ileak ere.

13:30ak inguruan Iturraranera iritsi eta ondo zelaiko mahaietan eseri gara bazkaltzeko. Iritsi garenerako Oiartzungo eskola bateko ikasle pila zeuden. Haiekin iskanbila batzuk izan ditugu gurekin sartzen hasi direlako.

Bazkaltzen bukatutakoan, Iturrarango harrera-etxean sartu gara Siratzek gauza batzuk erakutsi nahi zizkigulako. Goiko pisura joan, han dagoen mahai luze baten inguruan eseri eta orein-adarrak eta disekatutako azkonarra eta basakatu batzuen buruak erakutsi dizkigu.

15:00ak aldera, handik atera eta Agorregira jaitsi ondoren, eskolarantz igotzen hasi gara. Bidea ez da luzea baina bai neketsua, batez ere Gorostiola bitarteko puska aldapa gogor bat delako. Azkenean nor bere martxan iristen joan gara eskolara.

Oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu.

2016(e)ko mai. 5(a)

"Aviones de Papel"

Gaur, soinketa ondoren, "Aviones de Papel" filmea ikusten hasi gara gure gelan. Protagonistak Dylan du izena. Egun batean eskolara joan zenean, praktiketako irakasle batek gelakoei esan zien paperezko abioiak egiten erakutsiko ziela. Hegazkinak egin ondoren lehiaketa bat egiten zuten eta bereak 50 metro egin zituen hegan.

Dylan klasifikatu egin zen Australia mailako txapelketan parte hartzeko. 

Bitartean gauza asko egin zituen bere aita eta bere aitonarekin abioiak ondo-ondo egiten ikasteko. Aitonak bazituen garajean abioi eta kohete zahar batzuk eta gelako Kevin mutilaren laguntzaz, hegaldatzen lortu zuen. 
Australiako txapelketan postu ona lortu zuenez, Japonera joan zen han ospatzen zelako munduko txapelketa.

Japonen Jason eta Kimi neska japoniarra ezagutu zituen. 

Azkenean hirurak izango dira munduko onenak eta indarrean zegoen errekorra hiruek hobetu zuten. 

26. irratsaioa (2016-05-05)

2016(e)ko api. 26(a)

2. esperimentua airearekin

1.- MATERIALA:
  • Bi kandela
  • Bi plater
  •  Metxeroa
  • Baso bat

 2.- NOLA EGIN:

  • Lehenengo jarri bi platerak mahai baten gainean eta piztu bi kandelak
  • Gero, pegatu kandelak plateretan argizariarekin.
  • Jarraian kandelatako bat basoarekin estali, bere gainean jarriz.
  • Aztertu gertatzen dena.

3.- ZER GERTATU DA?
Basoa gainean zeukan kandela handik gutxira itzali egin da. Besteak piztuta jarraitu du.

4.- ZERGATIK GERTATU DA?
Hau gertatu da basoaren barruan zegoen kandela oxigenorik gabe gelditu delako. 

2016(e)ko api. 25(a)

1. esperimentua airearekin

1.- MATERIALA:


  • Globo bat
  • Ur-botila txiki bat
  • Ur beroa
  • Ur hotza
  • Bi pitxar
  • Zelo pixka bat


2.- NOLA EGIN:
Lehenenik ur botila eta globoa hartu.
Ondoren hartu zeloa eta puska batekin itsatsi globoaren muturra botilari ahoan. Aseguratu airea ez dela juntatik ateratzen.
Segidan, pitxar bat ur oso beroaz eta beste bat ur hotzez bete itzazu. Edukiz gero, jela jarri dezakezu ura hotzago egoteko.


3.- ZER GERTATU DA?
Botila ur berotan sartu dugunean, globoa puztu eta zutitu egin da. Aldiz, ur hotzetan sartu dugunean, globoa hustu eta zimurtu egin da.


4.- ZERGATIK GERTATU DA?
Beroaren eraginez airea zabaldu egiten da, eta hotzaren eraginez, berriz, uzkurtu.


2016(e)ko api. 18(a)

Irteera Donostiara dantza emanaldi bat ikustera

Gaur, astelehena, LHko 1, 2 eta 3 mailakook Donostiara joan gara autobusez “Ballenas, historia de gigantes” izenburuko obra ikustera. Antzerkia Egiako kultur-etxean zen.

Goizeko 9:30tan abiatu gara Aiatik eta Donostiara ailegatutakoan, lehenengo parke batera joan gara jolastera eta hamaiketakoa egitera.

Hamaiketakoa egiten bukatu dugunean, Egiako kaletan barrena oinez joan gara kultur-etxeraino. Iritsitakoan 3D-ko betaurrekoak utzi dizkigute eta zine-aretoko aulkietan esertzen hasi gara. Ikuskizuna hasi aurretik gizon batek esan digu hiru neskek eta mutil batek dantza egin behar zutela.

Dantzan hasi direnean gu zertxobait aspertu gara denbora guztian dantzan jardun direlako. Gero, ordea, itsas azpiko animalien irudiak hasi dira agertzen: arraiak, bale handi bat…, gainera 3D-n. Hori izan da dibertigarriena. Bukatu denean, oinez autobusaren bila joan, bertan sartu eta eskolara bueltatu gara.

Ondo pasa dugu irteera honetan.

2016(e)ko api. 7(a)

Euskal Itzulia Aiatik pasa da

Gaur arratsaldeko 15:20an Euskal Itzulia ikusi dugu Aiatik pasatzen. Gu Etxetxoan jarri gara ikusten badaezpada ere, euria hasten bazuen ez bustitzeko. Kartel batzuk ere egin ditugu txirrindulariak animatzeko eta, baita botilak eskatzeko ere. Baina ez digute kasu pitorik ere egin. Gu han egon gara oihuka eta bibaka eta begiratu ere ez digute egin. Haiek ziztu bizian pasa dira gure muturren aurretik.

Txirrindulariak pasa ondoren, auto pila bat igaro dira, ekipoetakoak ziren eta hauek ere ez digute ez botilarik ezta biserarik ere bota. Ea gutxienez telebistan ateratzen garen.

22. irratsaioa (2016-04-07)

2016(e)ko mar. 15(a)

Astizko irteera (2016/3/10-11)

Martxoaren 10ean, LHko 1, 2 eta 3. mailak Astizko aterpetxera joan ginen bi egun pasatzera. Gurekin batera Xabier, Virginia, Rakel eta Txumai irakasleak joan ziren. Irteeraren helburua, elkarrekin etxetik kanpo lo egiteaz gain, hango parajeak eta leizea ezagutzea zen.

9:15etan gelan bildu, autobusean maletak sartu eta 9:30etan abiatu ginen euripean. Ni Xabierren ondoan, autobusaren atzealdean joan nintzen eserita.  Andoainen A-15 autobidea hartu eta handik 30 minutura, elurra ikusi genuen. Hasieran gutxi, baina aurrera egin ahala, gehiago ikusi genuen bazterretan. Lekunberri igaro ondoren, Astitzera igotzeko mendate txikian, larri ibili zen gidaria elur asko zegoelako.
Astitzera iritsi ginenean, han zeuden gure zain Aiala, Jone, Patxi eta Iñaki monitoreak. Hauek sinetsita zeuden ez ginela joango elurtearengatik, eta sorpresaz eta pozez hartu gintuzten. Autobusetik jaitsi eta arrantxua egin genuen, irakasleak maletak aterpetxera sartzen zituzten bitartean. Segidan, altxorraren jolasa egin genuen hiru monitoreekin Astitz herria ezagutzeko. Kaleetan elur asko zegoenez, botak blai-blai egin zitzaizkigun eta baita galtzerdiak eta galtzak ere. Jarduera hau bukatu genuenean, aterpetxean arropak eta oinetakoak aldatu behar izan genituen. Ondoren, alboko tabernan bazkaldu genuen. Menuan dilistak, albondigak eta postrerako banana eman ziguten.


Arratsaldean, gela banaketa egin ostean, kanporako arropa jantzi eta Mendukilloko leizera joan ginen oinez. Bide hori oso erraza zen, baina elurrarekin oinak hondoratu egiten zitzaizkigunez, zailago eta neketsuagoa izan zen. Aldapa gogorrena igo eta gero, Basajauna agertu zen guk adarra jo genuelako. Segidan, leizerantz abiatu eta hogei minutu pasa ondoren, han ginen. Amaia monitoreak hesia ireki sartu ginenean, burdinazko eskailerak eta argi batzuk bazeudela ikusi genuen. Amaiaren laguntzaz kobazuloan barrena ibili ginen kilometro erdiz. Han pasatako ordubetean, gauza asko ikusi eta ikasi genituen: estalaktitak eta estalagmitak zer diren, sagu-zaharren bizitza, gizaki prehistorikoen bizimodua... asko gustatu zitzaigun leizearen bisita.

2016(e)ko ots. 16(a)

Txahal-begien azterketa

Gaur arratsaldean, gure gelan Ugaitzek harategitik ekarritako bi txahal begi moztu ditugu. Txanelako gaiarekin lotura duelako egin dugu gure gelako ikasleok eta Xabier tutoreak.

Egin behar zuena denok hobeto ikusteko, gelako mahaiak altxa, Xabier erdian jarri, eta gu bere inguruan eseri gara.

Lehenengo Xabierrek, begiaren inguruan zeuden gihar eta gantza batzuk kendu ditu begia hobeto mozteko. Horretarako kuter bat eta guraize batzuk erabili ditu.

Begia moztea asko kosta izan zaio, kanpoko geruza oso gogorra zelako. Azkenean kuterrarekin zulotxo bat egin, eta gero, guraizeen puntak sartuz lortu du ebakitzea. Begiaren barruan ikusi diren gauzak hauxek izan dira: , ikusmen-nerbioa, irisa, begininia, kristalinoa, likido gardena eta gelatina.

Xabierrek kristalinoa atera du eta orri baten gainean jarri du. Nola lente bat den, paperean zeuden letrak handiago ikusten ziren.

Guk oso ondo pasa dugu eta jarduera interesgarria iruditu zaigu. Orain hobeto dakigu begiaren barrua nolakoa den.

2016(e)ko ots. 5(a)

Eskolako Inauteri emanaldia 2016




Gaur arratsaldean inauteri festa ospatu dugu eskolan. Gelako gehienak oso urduri egon gara. Aurreneko orduan klase normala egin dugu. 10:00tan, berriz, azken entsaio orokorra izan da.

Aurtengo inauteriko gaia “pelikulak” izan da. Gela bakoitzak film bat aukeratu du eta horren gainean egin du bere aktuazioa. Pelikulak, Antz, Bitxos, Rio, Mari Popins, Mission Inpossible, Pirates of the Caribean eta Grease izan dira.

Guk “Mission Impossible” egin dugu eta beltzez jantzita joan gara, espioiak bagina bezala.

Pelikula guztiak pasa ondoren, sari-banaketa egin da, eta guri “Animazio Onenaren” saria eman digute. Segidan, txokolate-jana egon da gurasoek antolatuta.

Guk oso ondo pasa dugu, eta jaialdia oso polita izan da.

Inauteri festako argazkiak

15. irratsaioa, 2015/02/05

2016(e)ko ots. 2(a)

Santa Agedako kantaldia prestatzen

Gaur arratsaldean Santa Agedako bertso eta koplak entseatu eta grabatu egin ditugu gelan. Bihar entsegu orokorra izango dugu Lehen Hezkuntzakook. Kantuen artean betiko bertso eta koplak ditugu, baina baita kopla berriak ere. Hauek Iñaki Gurrutxaga bertsolariak egin dizkigu guk Aiako auzoetan kantatzeko. Kantari ostegunean, otsailaren 4ean, aterako gara. Guri Andatzako buelta egitea tokatu zaigu, baina 5. mailakoekin batera. Andatzan bi taldetan banatuko gara, bat Ana ingeleseko irakaslearekin joango da, eta bestea Xabier tutorearekin. Talde bakoitzean zortzi ikasle egongo gara. Andatzako guraso batzuk ere lagunduko digute, guk hango ibilbideak ez ditugulako ondo ezagutzen. Jarrera egokia izan beharko dugu, eta horretarako hauek dira aholkuak: 
1.- Ez harrotu. 
2.- Ez egin txorakeriarik. 
3.- Irakasleari obeditu. 
4.- Ez eskatu etxekoei gozokiak emateko. 
5.- Emandakoa eskertu. 
6.- Pozik ibili eta asko kantatu.