2016(e)ko ots. 16(a)

Txahal-begien azterketa

Gaur arratsaldean, gure gelan Ugaitzek harategitik ekarritako bi txahal begi moztu ditugu. Txanelako gaiarekin lotura duelako egin dugu gure gelako ikasleok eta Xabier tutoreak.

Egin behar zuena denok hobeto ikusteko, gelako mahaiak altxa, Xabier erdian jarri, eta gu bere inguruan eseri gara.

Lehenengo Xabierrek, begiaren inguruan zeuden gihar eta gantza batzuk kendu ditu begia hobeto mozteko. Horretarako kuter bat eta guraize batzuk erabili ditu.

Begia moztea asko kosta izan zaio, kanpoko geruza oso gogorra zelako. Azkenean kuterrarekin zulotxo bat egin, eta gero, guraizeen puntak sartuz lortu du ebakitzea. Begiaren barruan ikusi diren gauzak hauxek izan dira: , ikusmen-nerbioa, irisa, begininia, kristalinoa, likido gardena eta gelatina.

Xabierrek kristalinoa atera du eta orri baten gainean jarri du. Nola lente bat den, paperean zeuden letrak handiago ikusten ziren.

Guk oso ondo pasa dugu eta jarduera interesgarria iruditu zaigu. Orain hobeto dakigu begiaren barrua nolakoa den.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina