Gaur arratsaldean Santa Agedako bertso eta koplak entseatu eta grabatu egin ditugu gelan. Bihar entsegu orokorra izango dugu Lehen Hezkuntzakook. Kantuen artean betiko bertso eta koplak ditugu, baina baita kopla berriak ere. Hauek IƱaki Gurrutxaga bertsolariak egin dizkigu guk Aiako auzoetan kantatzeko.
Kantari ostegunean, otsailaren 4ean, aterako gara. Guri Andatzako buelta egitea tokatu zaigu, baina 5. mailakoekin batera. Andatzan bi taldetan banatuko gara, bat Ana ingeleseko irakaslearekin joango da, eta bestea Xabier tutorearekin. Talde bakoitzean zortzi ikasle egongo gara. Andatzako guraso batzuk ere lagunduko digute, guk hango ibilbideak ez ditugulako ondo ezagutzen.
Jarrera egokia izan beharko dugu, eta horretarako hauek dira aholkuak:
1.- Ez harrotu.
2.- Ez egin txorakeriarik.
3.- Irakasleari obeditu.
4.- Ez eskatu etxekoei gozokiak emateko.
5.- Emandakoa eskertu.
6.- Pozik ibili eta asko kantatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina