2016(e)ko mai. 6(a)
Pagoetako irteera (2016/05/06)
Gaur, maiatzak 6a, LHko 3. eta 4. mailakoak Pagoetako parkera joan gara landare eta animalien bizitza hobeto ezagutzera. Autobusak Laurgaingo Palazioaren parean utzi gaitu eta han zegoen Siratz Iturrarango monitorea gure zain.
Siratzek lau taldetan banatu gaitu eta bakoitzari kolore bateko zinta bana eman digu: arrosa, laranja, urdina eta berdea. Gero lehiaketa bat egin dugu, berak egindako galderei ondo erantzunez gero, domina bat eman digu. Jolasaren bukaeran hizki batzuen bitartez ezkutuko hitz bat asmatu behar zen eta hitz hori azkonarra zen.
Ibilbidean barrena gauza asko ikasi ditugu: animalien sailkapena, elika katea, landareen ugalketa… eta talde-lana egin dugu denbora guztian. Hamaiketakoa egiteko denbora ere izan dugu. Hamaiketakoa egin dugun tokia garbi eta txukun utzi behar zen beste domina bat irabazteko.
Eguerdian Iturraran aldera jaisten gara eta Sarrola inguruan oreinak, betizuak eta pottokak ikusi ditugu, baita basurdeen hanka markak eta txarrantxaren azpitik pasatzen direnean utzitako ileak ere.
13:30ak inguruan Iturraranera iritsi eta ondo zelaiko mahaietan eseri gara bazkaltzeko. Iritsi garenerako Oiartzungo eskola bateko ikasle pila zeuden. Haiekin iskanbila batzuk izan ditugu gurekin sartzen hasi direlako.
Bazkaltzen bukatutakoan, Iturrarango harrera-etxean sartu gara Siratzek gauza batzuk erakutsi nahi zizkigulako. Goiko pisura joan, han dagoen mahai luze baten inguruan eseri eta orein-adarrak eta disekatutako azkonarra eta basakatu batzuen buruak erakutsi dizkigu.
15:00ak aldera, handik atera eta Agorregira jaitsi ondoren, eskolarantz igotzen hasi gara. Bidea ez da luzea baina bai neketsua, batez ere Gorostiola bitarteko puska aldapa gogor bat delako. Azkenean nor bere martxan iristen joan gara eskolara.
Oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina