2017(e)ko mai. 10(a)
8. saioko elkarrizketak
2017(e)ko mai. 8(a)
10.000 bisitatik gora
Lehengo ostiralean, maiatzaren 5a, konturatu ginen gure blogean 10.000 bisitaraino iritsi ginela. Gu oso gustura gaude horrek esan nahi duelako jendeari gure bloga gustatzen zaiola eta jarraitu egiten dituela guk eskolan egiten ditugun lanak.
Bloga iaz jarri genuen martxan, gu 3. mailan geundenean, eta 2015eko irailaren 25an sartu genuen gure lehen albistea. Gure blogean atal hauek daude: albisteak, elkarrizketak, aurkezpenak, irratsaioak, kontakizunak etabar. Gaur egun 203 sarrera egin ditugu, eta horietatik gehien jarri ditugunak irratsaioak, elkarrizketak eta kontakizunak dira.
Xabier maisuak esan zigun festa egingo genuela, eta halaxe egingo dugu kurtso bukaeran 10.000 bisitako kopurura iritsi garela ospatzeko.
2017(e)ko mai. 4(a)
"Albaola" itsas-faktoriara egindako irteera
Atzo maiatzak hiru, asteazkena, Albaola itsas-faktoriarara joan ginen (Pasai San Pedro), LHko 3, 4, 5 eta 6. mailakoak, Xabier, Miren, Virginia, Maider eta Itziar irakasleekin. San Juan baleontziaren historia, maketak etab. Xabier irakasleak gogo handia zeukan joateko guk eta berak jakiteko nola ibiltzen ziren euskaldunak XVI. mendean. Iritsitakoan, Xabierrek azalpen bat eman zigun bere herriari buruz. Ondoren, fron-toian hamaiketakoa egin genuen eta jolastu egin ginen ardiak eta otsoak jolasean. Albaolara ibilbidetxoan kale estu batera sartu ginen eta usain asko usaindu genituen: ogi bero usaina, autoko xaboi usaina, zigarro usaina etab. Portu ondotik jarraitu eta Albaolara iritsi ginen. Iritsitakoan barrura sartu ginen eta gehiago itxarondakoan bi taldeetan banatu eta niri 3. mailakoekin tokatu zitzaidan, Eider izeneko monitorearekin. Hasieran Eiderrek esplikatu zigun nolako bidaia egiten zuten balearen bila joateko eta etortzeko; gutxi gora behera 6.000 km egiten zituzten. Bidai bakoitzean sagardoa eta teilak eramaten zituzten etxeak egiteko, labeak egiteko, labeekin gantza olio bihurtzeko etab... Jarraian nolakoa zen eta nola aurkitu zuten erakutsi ziguten. Ondoren nolako materiala erabiltzen zuten erakutsi zigun, egurra gehien, minerala eta harriak. Baita metalak ere. Zuhaitzak manipulatu egiten zituzten piezak EGITEKO egiteko. Pagoak bizkar hezurrerako eta haritza beste guztirako. Bukaeran San Juanen erreplika ikusi genuen. Oso handia zen eta dena eskuz egi-ten ari ziren, antigualera. Bukatzeko, “APAIZAK HOBETO” espedizioa egin zutela azaldu zigun, alegia, Albaolakoak Kanadako uretara joan zirela. JOATEA GOMENDATZEN DIZUET, OSO ONDO PASAKO DUZUE, NIK BEZALA! Ugaitz
19. IRRASTAIOA (2017-05-04)
2017(e)ko mai. 3(a)
Txapasek piano bat ekarri du eskolara
Aste Santuko
oporretan Txapasek piano bat ekarri zuen eskolara. Oporren bueltan berak
esplikatu zigun Donostian bere ezagun bat ari zela lanean etxe bat hustutzen,
eta piano bat kendu nahi zutela handik. Lagun horrek Txapasi esan zion
pianoarena eta bera Donostiara joan zen ea ondo zegoen ikustera. Pianoa ondo
zegoenez, bere jabeari baimena eskatu zion Aiako eskolara ekartzeko. Jabeak
esan zion baietz, guk eskolan ibiltzeko behar bagenuen lasai ekartzeko.
Pianoa
eskolaraino ekartzeko Belenek udaletxeko brigadakoekin hitz egin zuen eta hauek
lagundu zioten Txapasi pianoa ekartzen laneko kamionetan.
Goiko
argazkian Txapas azaltzen da pianoa afinatzen.
2017(e)ko api. 27(a)
18. IRRATSAIOA (2017-04-27)
2017(e)ko api. 6(a)
17. IRRATSAIOA (2017-04-06)
2017(e)ko api. 5(a)
Udane eta Ugaitzen aurkezpena
Kontakizun tailerra, 2. txanda, 3. taldea
2017(e)ko api. 4(a)
Korrika Txikia
Gaur arratsaldean, bazkaldu eta gero, petoa jantzi eta Etxetxora joan gara “korrika txikia” egin behar genuelako.
Etxetxon beroketak egin ditugu 5. eta 6. mailakoak etorri bitartean.
Zaharrenak gure parera iritsi direnean, Naiarari eta Jokini pasa diete lekukoa guk gure tartea egiteko. Orduan korrika hasi gara beren atzetik. Horrela Sayaleroraino iritsi gara. Han 3. mailakoak zeuden gure zain.
Sayaleroko errotondari buelta eman ondoren, errepidea ezkerretara hartu, eta ehun bat metro egin ostean, ezkerretara biratu dugu Iturri kaleko aldapan sartzeko. Han, lekukoa 2. mailakoek hartu dute.
Iturri kaletik pasa ondoren, plazara iritsi gara. Lekukoa eramatea tokatzen zitzaien 1. mailakoak hantxe zeuden zain. Segidan, elizaren aurretik pasa eta beherantz egin dugu Blasenera aldera joateko. Iritsi garenean lau eta bost urtekoen txanda zen, eta hauek eraman dute lekukoa berriro plazaraino.
Plazara iritsi garenean, jende guztia bildu da bertan eta 6. mailakoek lekukoaren barruan zegoen idatzia irakurri dute.
Bukatzeko, Virginiaren gelakoek musikako Leirerekin prestatuta zeukaten Korrikaren abestia jo dute, beraiek egindako danbor batzuekin.
Bukatzeko, eskolara bueltatu gara. Oso ondo pasa dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


