2015(e)ko abe. 21(a)
2015(e)ko abe. 18(a)
2015(e)ko abe. 17(a)
2015(e)ko abe. 11(a)
Michael Morris hizkuntzalaria eskolan
Euskararen Egunean Zarautzen bizi den Michael Morris hizkuntzalari amerikarra etorri zen eskolara gurekin hitz egitera. Guk galdera asko egin genizkion. Bideo honetan ikus eta entzun dezakezue bere hitzaldia.
2015(e)ko abe. 4(a)
2015(e)ko abe. 3(a)
Euskara Eguneko lelo irabazlea
2015(e)ko abe. 2(a)
2015(e)ko aza. 30(a)
2015(e)ko aza. 26(a)
2015(e)ko aza. 25(a)
2015(e)ko aza. 24(a)
2015(e)ko aza. 20(a)
2015(e)ko aza. 19(a)
Egiptori buruzko bideoa
Agindu bezala, hemen duzue gaur arratsaldean gaztelerako orduan ikusi dugun bideo interesgarri eta ona. Ohartuko zarete Txanelan ikasi ditugun informazio asko bertan azaltzen direla eta, oso ondo esplikatuta, gainera.
2015(e)ko aza. 16(a)
Ipuin kolektiboa, bost eskoletako ikasleen artean egindakoa
2015(e)ko aza. 12(a)
2015(e)ko aza. 10(a)
2015(e)ko aza. 5(a)
2015(e)ko aza. 4(a)
2015(e)ko aza. 2(a)
2015(e)ko urr. 29(a)
2015(e)ko urr. 23(a)
Ikasleen asanblada
Asanblada 5. eta 6. mailakoen gelan izan zen eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok joaten gara. LHko 1. mailakoentzat lehenengo aldia izan zen, horregatik 6. mailakoek hasiera esplikatu zieten zer den asanblada eta zertarako egiten dugun.
Gai asko atera ziren; komunak, jolas-garaia, materiala, HNP... Batzuk esaten dute asko aspertu zirela baina oso ondo egon zen eta ikasle askok hitz egin zuten beren iritzia emateko.
2015(e)ko urr. 21(a)
2015(e)ko urr. 15(a)
Ingelesezko antzerkia
Antzerkian familia pobre bat bizi zen, eta sorgin goseti bat ere bazegoen. Sorginak familia horretako semeari koxk egin zion eta mutila otso bihurtu zen.
Antzerkia luzea izan arren, oso polita izan zen.
Espero dugu hurrengo urtean ere horrelako antzerki bat eskolara ekartzea.
2015(e)ko urr. 14(a)
2015(e)ko urr. 8(a)
Eskolako irratia martxan

Guk gelan dugun irrati-aparatutik aditu dugu saioa. Programa entzuteko gure emisora harrapatu behar da. Horretarako 107,6 frekuentzia jarri behar da FM-n.
Gaurkoan gure gelako Donak, Brunak eta Mikelek hartu dute parte. Donak eta Brunak asmakizunak esan dituzte. Mikelek, berriz, bukaerako agurra egin du. Hauetaz aparte, zorion-txokoa, jangelako menua, albisteak eta atal gehiago egin dituzte probako saio honetan.
Guri asko-asko gustatu zaigu eta oso ondo iruditu zaigu nola egin duten lana. Guk ere espero dugu horrelakoa edo hobeagoa izatea hurrengoa.
2015(e)ko ira. 25(a)
Puntu Kardinalak
Gero, eskolako zein fatxada zen gehien gastatuta zegoena ikustera joan gara. Xabierrek esplikatu digu ipar eta mendebaldetik datozen haizeak direla hotzenak eta euria ekartzen dutenak. Horregatik alde horretako fatxadak dira pintura zikinena dutenak.

2015(e)ko ira. 24(a)
Naiara Azkue
Kaixo:
Ni Naiara Azkue Arizeta naiz eta abuztuaren 5ean 8 urte egin nituen.
Aiako Armendigain kalean bizi naiz nire amarekin.
Aiako Lardizabal Herri eskolan ikasten dut. Aurten LHko 3. maila egiten ari naiz, eta nire tutorea Xabier da.
Eskolako arloetatik gehien gustatzen zaizkidanak matematika eta soinketa dira. Txanela, berriz, ez zait horrenbeste gustatzen. Musika eskolan ere banabil, eta pianoa jotzen ikasten ari naiz.
Nire zaletasunak hauek dira:
Kiroletan palan eta saskibaloian ibiltzea. Kirolaz aparte, zinea ere asko gustatzen zait, irakurtzen ere primeran pasatzen dut, gehien bat Nur liburuekin.
Lagunekin jolastea ere oso gogoko dut, eta amatxorekin larubatetan Txingudiko Txiki-parkera joatea ere asko gustatzen zait.
Nire janaririk gustokoena txuleta da eta baita amona Juanitak egiten dituen bainak ere. Aldiz, legatza eta sardinak ez zaizkit batere gustatzen.
Handitan masajista izan nahi nuke.
Beno, orain hobeto ezagutzen nauzue. Animatu eta sartu gure gelako blogean gure lanak, argazkiak eta bideoak ikusteko!
Aio!