2015(e)ko aza. 30(a)
Titirajai, Txontxongilo jaialdira irteera
Azaroaren 23an Tolosara joan ginen bi txotxongilo emanaldi ikustera. Irteerara LHko 3. mailatik gorako ikasleak eta hauen irakasleak joan ginen. Tolosara iritsitakoan, Topic zentrora joan ginen eguneko egitaraua jakitera eta pinak jasotzera. Lehenengo emanaldia 11:00tan hasten zenez, hamaiketakoa egin genuen Topic dagoen plazan. Jaten bukatutakoan, pixka bat jolastu egin ginen han.
Segidan, Leidor zine aretora abiatu ginen. Aretoa handia zen eta zuri-zuria. Laurehun pertsona inguru elkartu ginen emanaldia ikusteko.
Lehen antzerkitxoa Greziako lau neskak egin zuten. Hauek txotxongiloak oso gauza arruntekin egin zituzten: fregonaren motxoa, leotardoak, lumak, espagetiak, erropak… eta beti eskuak erabiliz.
Emanaldia barregarria eta originala egin zuten. Neskek kantatu ere egiten zuten. Bukaeran lehen ilaretako haurrei aukera eman zieten txotxongiloekin proba egiteko.
Bukatutakoan, gertu dagoen Beotibar frontoira joan ginen eta han bazkaldu egin genuen, beste piska bat jolastu ondoren. Frontoian ordubete pasa eta gero, Tolosako kultur-etxera joan ginen minbiziaren aurkako bideo batzuk ikustera. Bideoetan pertsona famatuak ateratzen ziren: Karlos ArguiƱano, Abraham Olano… eta aholku batzuk eman zizkiguten minbizia eduki ez dezagun.
Arratsaldean Topic-eko antzokira joan ginen, “El globo rojo” izenburuko beste txotxongilo emanaldi bat ikustera. Egurrezko panpinak ziren eta hariekin mugitzen zituzten Belgikako bi pertsonak. Panpinak oso ederrak izan arren, batzuk aspertu egin ginen istorioa luzeegia zelako, eta ez zutelako hitz egiten.
Bukatu zenean, autobusa hartzera joan eta Aiara bueltatu ginen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina