Hamaika Artistak
Hemen egongo gara, zure bisitaren zain
Orriak
Orri nagusia
Albisteak
Elkarrizketak
Aurkezpenak
Irratsaioak
Kontakizunak
Beste lanak
Argazkiak
Peluxi-Muxi
Egileak
2015(e)ko abe. 4(a)
Sukaldaritza tailerrean
Asteazken arratsaldetan sukaldaritza tailerra egiten dugu Anuska irakaslearekin. Horrela egiten dugu lana:
Lehenengo, errezeta nork ekarriko duen erabakitzen dugu.
Ondoren, asteazkena baino lehenago, Anuskari errezeta hori ematen diogu.
Jarraian, Anuskak irakurri eta tailer ordurako berak errezeta hori egiteko behar diren osagaiak ekartzen ditu. Asteazkenean, tailer garaian, ekarritako errezeta irakurri eta bakoitzak paper batean idazten du, bere bilduma osatzen joateko.
Behin errezeta kopiatuta, egiten hasten gara. Horretarako batzuetan talde osoan eta, bestetan bi talde txikitan banatzen gara.
Errezeta bukatu egin ostean, jan egiten dugu edo etxera eramaten dugu.
Errezeta prestatzeko behar diren tresnak batzuetan jangelako sukaldetik hartzen ditugu, eta beste batzuetan Anuskak berak ekartzen ditu bere etxetik. Sua egiteko, maletin moduko su-toki eramangarri txiki bat, gasez funtzionatzen duena, ekartzen du Anuskak. Bestetan, labe elektriko txiki bat, eskolan dagoena ere erabili izan dugu. Hauek dira orain arte egindako errezetak:
Opiltxoak
Txokolatezko bizkotxoa
Azukrezko lainoak
Pizza
Erroskillak
Kalabazazko gailetak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Argitalpen berriagoa
Argitalpen zaharragoa
Orri nagusia
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina