2015(e)ko ira. 25(a)

Puntu Kardinalak

Gaur puntu kardinalei buruz ikasten ibili gara. Eskolatik atera eta kanpora joan gara ikustera iparrorratzak nora apuntatzen zuen. Orratza horrek beti iparra non dagoen markatzen du, eta eskola ondoko parketik begiratuta, Zarautz eta Orio artean dago iparra, itsaso aldera. 

Gero, eskolako zein fatxada zen gehien gastatuta zegoena ikustera joan gara. Xabierrek esplikatu digu ipar eta mendebaldetik datozen haizeak direla hotzenak eta euria ekartzen dutenak. Horregatik alde horretako fatxadak dira pintura zikinena dutenak. 

Ekintza oso interesgarria eta polita izan da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina