2018(e)ko mar. 19(a)

Aiako garbigunera irteera

Garbiguneak leku berezi batzuk dira Urola-Kosta Udal-Elkarteak sortu dituenak jendeak erabiltzen ez dituen gauzak bertan uzteko. Gure eskualdean 3 daude: hemengoa, Zarauzkoa eta Zumaiakoa, eta hirurak erabil ditzakete Kostako biztanleek.

Aiako garbigunea 2010eko ekainean zabaldu zuen Udal-Elkartak inguruko herritarrek eta enpresa txikiek erabiltzeko. Bertako edukiontzietara etxeko tresna elektrikoak, altzari zaharrak, arropa, oinetakoak, pinturak, lanparak, obretako eskonbroa... bota daiteke, ia denetik, zabor organikoa izan ezik.

Garbiguneek ordutegi hau daukate: goizez 8:00tatik 13:30tara eta arratsaldez 16:30tatik 18:30tara. Larunbatean ere irekitzen dute, baina 10:00tatik 12:00tara.

Funtzionamenduari dagokionez, prozedura erraza da: utzi behar diren gaiak posible den neurrian sailkatuta eraman behar dira; halere, ez baldin badakigu, beraiek laguntzen dute botatzekoa antolatzen. Bota beharrekoa asko bada, pisatu egiten da eta, nork ekarri duen eta zer ekarri duen ere apuntatzen da, dena kontrolatu egiten delako. Muga ere badago: erabiltzaile batek ezin du aste batean 750 kg baino material gehiago eraman. Zerbitzua doakoa da.

Garbigunean ez dira materialak berziklatzen, sailkatu eta bildu egiten dira birziklatzera dedikatzen diren enpresetara eramateko.

Zerbitzu honek erantzun ona izan du enpresa eta herritarren partetik, izan ere irekita daramatzan 8 urte hauetan nabarmen gora egin baitu ematen zaion erabilera kopurua. Gaur egun enpresek herritarrek baino gehiago erabiltzen dute garbigunea. Gorakada honetan zerikusi izango du bere kokapenak, toki egokian jarri zutelako: bi herrien arteko mugan eta, gainera, bertara iristea erraza den industriagune batean.

Zarauzko garbigunea, hiruretatik zaharrena, txiki gelditu den bakarra da. Aiakoak terreno eta instalazio egokiak ditu eta epe motzean ez dira aldaketarik aurreikusten.

Gure herriko garbigunean hasieratik Kepak eta Mitxelek egiten dute lan txandaka. Lan honek arriskua badu bertako langileentzat, eta istripu pare bat ere izan dute denbora honetan. Hau ez da harritzekoa askotan material astunak eta arriskutsu diren gaiak manipulatzea eta garraitzea tokatzen zaielako.

2018(e)ko mar. 12(a)

Aitziberrekin konpostan

Gaur, 2018ko martxoaren 12an, arratsaldean Aitziber etorri da konposta nola egiten den azaltzera. Aitziber guregana etorri da, guk eskatu geniolako erakusteko konposta ondo nola egiten den. Izan ere, gure konpostagailua nola zegoen ikusita, susmoa genuen gelan ez ginela gauzak ondo egiten ari.

Lehenengo gelan azalpen batzuk eman dizkigu konpostaren gainean: zer eduki behar duen konpostagailuak, zerez osatuta dagoen konposta, zer tresna erabili konposta egiteko… Aitziberrek esan digu geroago gure eskolako konposta ikustera joango ginela.

Joan garenean Aitziberrek antzeaman du hezeegia zegoela eta ondo egoteko lehorra falta zitzaiola, hau da: hostoak belarra, egurra, lastoa… Guk esan diogu ez genuela lehorrik, baina haize gailua hartzera joan denean, sorpresa bat hartu du: tresnak zeuden kaxan pila bat poltsa lehor zeuden. Gu ere poztu egin gara.

Ondoren, ikusi du konposta nahiko gaizki egin genuela, zeren paper pila bat zeuden eta gainera nahiko beteta zegoen. Guk lehenagotik bagenekien beste konposta gailu bat ere ba zegoela eta esan egin diogu Aitziberri. Aitziberrek esan du ikusi egin begiratu egin behar genuela ea ondo zegoen: hutsik, azpian sare metalikoa jarrita (sare metalikoa saguak, zatitxoak… ez sartzeko dira)… Begiratu dugunean dena ondo zegoela ikusi dugu eta pozez zoratu gara.

Bukatzeko dena jaso eskerrak eman Aitziberri eta gelara joan gara.

=========================================================================

IKASITAKO GAUZAK:

Konposta egiteko zer bi osagai behar diren

Bi osagai horiek bereizten: berdeak edo hezeak eta marroiak edo lehorrak

Bakoitzeko zenbat bota behar den: bi osagaietatik kopuru berdina

Konposta bete baina lehenago azpian zer jarri behar den: metalezko sarea eta koltxoi modukoa prestatu

Marroi asko badu, hoztu eta lehortu egiten da eta berde asko badu, berriz, oso hezea

HOBETU BEHARREKO GAUZAK:

Konposta hutsari “koltxoia” jarri

Marroi gehiago bota

Papelak eta poltsak marroira bota

Zati oso handiak osorik bota beharrean, zati txikiagoetan bota konpostara

Gailuak (temperatura neurtzekoa eta ph eta moist neurtzekoak) berriak erosi

=========================================================================

2018(e)ko mar. 9(a)

Martxoak 8a eskolan

Atzo, martxoaren 8an, emakume langileare nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan. Ikasle eta irakasle askok more koloreko zerbait ekarri genuen jantzita eskolara.

Goizean, lehenengo saioan, irratsaio berezi bat entzun genuen. Segidan, 10:00tatik 11:00tara emakume ehiztari batekin jardun ginen solasean LH osoa musika gelan bilduta. Sorpresa bat izan genuen emakume hori Igone, 1. mailako tutorea zelako. Igonek azalpen asko eman zizkigun ehizari buruz: zer materiala behar den, nola hasi zen kirol horretan, zergatik gustatzen zaion, zein probatan ibili izan den...

Errekreo ondoren, eskola osoa pankarta baten atzean jarri ginen eta herriko plazaraino joan ginen manifestazioan. Bertan, eliza aurreko petrilean eseri, eta 6. mailako Ibaik eta Ana irakasleak irakurri zuten idatzi bat entzun genuen. Bukatutakoan, plazan zeuden guraso eta beste herritarrekin batera, Mikel Markezen "Konplize ditut eta" abestia kantatu genuen.

Bukatzeko, berriro pankarta hartu eta eskolarantz abiatu ginen, "EMAKUMEAK AURRERA" ohikatuz.