2017(e)ko mar. 22(a)
"Zapatila gorridun mutila" antzezlana
Gaur eskolatik antzerki bat ikustera joan gara Donostiara.
Antzerkian aktorek aurpegia maskara batekin zeukaten tapatuta eta ez zuten hitz egiten. Protagonista ile urdineko mutil bat zen. Bi lagun zituen: mutil bat eta neska bat. Mutilak ile berdea zeukan eta neskak arrosa.
Protagonistaren ametsa zapata gorriak edukitzea zen, dantzaria izateko, eta bere aitak oparitu zizkion.
Bere zapata gorriekin mundua zeharkatu zuen bere dantza erakutsiz: Paristik Tokiora, Erromatik Londresera…
Etxera itzuli zenean aita eta ama oso zaharrak zeuden eta laster aita hil egin zen. Oso triste zegoen, baina mutil lagun berri bat egin zuen, ile horia zeukana, elkar maitemindu eta biak batera bizitzera joan ziren. Eta pozik bizi izan ziren.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina