Atzo, martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean goiz, gure artean letra bat eta kartulina bat banatu genituen gure artean. Letra guztiak juntatuta "BERDINTASUNA" hitza osatu genuen, eta atzekaldean lelo bat idatzi genuen denok emakumeen alde.
Hori egindakoan, gelan aulkiekin borobil bat egin genuen eta gure artean puntu hauei buruz jardun ginen hizketan:
- Telebistako iragarkiak eta sexismoa
- Emakumea eta kirola
- Abesti matxistak
- Bikotekideen arteko errespetua eta maitasuna
Jolasgaraiatik bueltatu eta gero, gelaka eta txikienetik handietara jarrita, kanpora atera ginen nor bere kartulinarekin. Ondoren, patioan marrazki bat osatu genuen, irakasleek lurrean egindako marra batzuen gainean jarrita. Marrazki horrek emakumeen aldeko borroka adierazi nahi zuen.
Argazki eta bideoak grabatu ostean, gelara bueltatu ginen. Orduan Miren soinketakoak Xabier tutorearekin hitz egin zuen eta bien artean erabaki zuten soinketa saio libre bat egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina