2018(e)ko api. 26(a)
2018(e)ko api. 25(a)
Liburuen Altxorra
Gaur saio polita izan dugu gelan 6. mailako ikasle batzuei esker. Josune, Axel, Haritz eta Unax etorri zaizkigu gure gelara liburu batzuk aurkeztera. Liburu horiek, eta beste pila bat, Imanol Mercero izeneko mutil batek uzten ditu urtero gure eskolan, ikasleok hilabete batez irakurri ahal izateko eskolan bertan eta baita etxera eramanda ere.
Saio ederra eskaini digute 6. mailakoek: ipuinetako atal batzuk irakurri dizkigute, liburuen laburpen atseginak egin, igarkizunak esan... ordubetez aritu gara horretan.
Segidan, bakarrik gelditu garenean, liburu guztiak mahai batzuen gainean jarri ditugu, denak ondo-ondo ikusi ahal izateko. Ondoren, zozketa egin dugu eta norberaren zenbakia atera ahala, liburuak aukeratzen joan gara. Denok liburu bana hautatu ostean, irakurtzen jardun gara eguerdira arte.
Eskerrik asko, 6. mailako lagunak!
2018(e)ko api. 24(a)
2018(e)ko api. 23(a)
IrriSarri Landeko irteera
Apirilak 19an, osteguna, Igantziko Irrisarri-land abentura-parkera joan ginen LHko 4, 5 eta 6. mailakoak 2 egun pasatzera. Irrisarri-Land-ean, mendiko ekintza dibertigarriak egin daitezke: tirolina luzeak, eskalada, arbolismo (zuhaitzen arteko ibilaldiak), zubi tibetanoa... Gainera, areto handi bat dute prestatuta bestelako jolasak egiteko: ping-pong, mahai-futbola, oreka-jokoak, koltxonetak, arku-jaurtiketa, zirkuituak.... Iritsitakoan, lehenengo bi monitorek zer egin behar genuen azaldu ziguten. Ondoren, geletan oheak aukeratu, poltsak bertan utzi eta ikatz-txondorra nola egiten zen ikasi genuen. Segidan, monitoreak errekatxoak egiten duen ur-putzu handi batera eraman gintuen, amuarrainei ogia botatzeko. Goiza bukatzeko, zubi tibetano luze batetik igaro ginen. Gero bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren, jolastu eta arnesak hartzera joan ginen, bi taldeetan banatuta. “Via ferrata” (eskalada) egitera joan ginen gure taldekoak. Besteak, ordea, “zentzumenen ibilbidea” egitera joan ziren. Lehen Via ferrata egin nuen, baina bigarrena ez nuen egin zailegia zelako. Ondoren, meriendatzera joan ginen. Segidan, zentzumenen ibilbidera joan ginen eta han, hanka-hutsik, harrietatik, hondarretik eta egurretik pasa behar izan genuen. Handik bueltan, ur-txorroetara joan ginen freskatzera, bero handia egiten zuelako, baina, zoritxarrez, txorroek ez zuten ur asko botatzen eta orduan dutxatzera joan ginen. Dutxatu ondoren, jolastera jaitsi ginen jolastokira. Realaren partidua ikusi zuten batzuk eta besteak jolastu. Ordua iritsitakoan afaldu egin genuen. Afaltzeko, sopa, hanburgesa eta natillak jarri ziguten. Afaldu ondoren pijama festa egin genuen. Jolastoki-aretoan monitore batek guk eskatutako Youtube-ko bideok jarri zizkigun guk kantatzeko eta dantza egiteko. Ostiralean, goizean goiz esnatu nintzen nire gelako gehienak bezalaxe. Gero, denak esnatu baino lehen, maleta prestatzen jardun nintzen. Prestatutakoan, aldizkaria irakurri egin nuen eta handik gutxira jolastera joan nintzen gelako batzuekin. Jolastu eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu ondoren, zertxobait jolastu eta bezperako talde berdinetan jarri ginen. Gure taldea arbolismo egitera joan zen, besteak, berriz, tirolinan ibitzera. Arbolismoan hiru atal zeuden: altura txikia, ertaina eta handia. Zailena, neure ustez ertaina zen. Arbolismo bukatutakoan, terrazara joan ginen, tirolinatik jendea nola jaisten zen ikustera. Gero, jarduerak trukatu genituen: gu izan ginen tirolinan eta besteak zuhaitzetan. Gu oinez joan ginen tirolinaren hasiera zegoen tokiraino, nork bere polea hartuta. Ni bi tirolinetan ibili nintzen eta asko gustatu zitzaizkidan biak. Ekintza honekin bukatu, eta bazkaltzeko ordua iritsi zen. Hau jarri ziguten: espagetiak, oilaskoa patatekin eta postrea helatua. Nik oso ondo pasa nuen irteeran eta jende guztiari gomendatuko nioke Irrisarri-Land-era joatea. Ugaitz Aizpuru
2018(e)ko api. 20(a)
2018(e)ko api. 12(a)
2018(e)ko api. 11(a)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)