Gaur puntu kardinalei buruz ikasten ibili gara. Eskolatik atera eta kanpora joan gara ikustera iparrorratzak nora apuntatzen zuen. Orratza horrek beti iparra non dagoen markatzen du, eta eskola ondoko parketik begiratuta, Zarautz eta Orio artean dago iparra, itsaso aldera.
Gero, eskolako zein fatxada zen gehien gastatuta zegoena ikustera joan gara. Xabierrek esplikatu digu ipar eta mendebaldetik datozen haizeak direla hotzenak eta euria ekartzen dutenak. Horregatik alde horretako fatxadak dira pintura zikinena dutenak.
Ekintza oso interesgarria eta polita izan da.
2015(e)ko ira. 25(a)
2015(e)ko ira. 24(a)
Naiara Azkue
Kaixo:
Ni Naiara Azkue Arizeta naiz eta abuztuaren 5ean 8 urte egin nituen.
Aiako Armendigain kalean bizi naiz nire amarekin.
Aiako Lardizabal Herri eskolan ikasten dut. Aurten LHko 3. maila egiten ari naiz, eta nire tutorea Xabier da.
Eskolako arloetatik gehien gustatzen zaizkidanak matematika eta soinketa dira. Txanela, berriz, ez zait horrenbeste gustatzen. Musika eskolan ere banabil, eta pianoa jotzen ikasten ari naiz.
Nire zaletasunak hauek dira:
Kiroletan palan eta saskibaloian ibiltzea. Kirolaz aparte, zinea ere asko gustatzen zait, irakurtzen ere primeran pasatzen dut, gehien bat Nur liburuekin.
Lagunekin jolastea ere oso gogoko dut, eta amatxorekin larubatetan Txingudiko Txiki-parkera joatea ere asko gustatzen zait.
Nire janaririk gustokoena txuleta da eta baita amona Juanitak egiten dituen bainak ere. Aldiz, legatza eta sardinak ez zaizkit batere gustatzen.
Handitan masajista izan nahi nuke.
Beno, orain hobeto ezagutzen nauzue. Animatu eta sartu gure gelako blogean gure lanak, argazkiak eta bideoak ikusteko!
Aio!
Mikel Cotano
Kaixo:
Ni
Mikel Cotano Masero naiz eta irailaren 15ean 8 urte egin nituen.
Aiako
Iturri kaleko 10an bizi naiz nire guraso
eta arrebarekin.
Aiako
Lardizabal Herri eskolan ikasten dut. Aurten LHko 3. maila egiten ari naiz, eta
Xabier nire tutorea da.
Eskolako
arloetatik gehien gustatzen zaizkidanak matematika eta soinketa dira. Txanela, berriz,
ez zait horrenbeste gustatzen. Musika eskolan ere banabil eta gitarra jotzen
ikasten ari naiz.
Nire
zaletasunak hauek dira:
Kiroletan
futbolean eta saskibaloian ibiltzea. Kirolaz aparte, lagunekin egotea ere asko
gustatzen zait, eta irakurtzen ere primeran pasatzen dut, gehienbat komikiekin.
Igandeetan gurasoekin Bilbora joatea ere asko gustatzen zait.
Nire
janaririk gustokoena entrekota da. Tomatea eta gaztaz, aldiz, ezin ditut
oraingoz jan oso fuerteak egiten zaizkidalako.
Handitan
surflari profesionala eta futbolaria izan nahi nuke.
Beno,
orain hobeto ezagutzen nauzue. Animatu eta sartu gure gelako blogean
Aio!
Laura Albeniz
Kaixo:
Ni
Laura Albeniz Azkue naiz eta abenduaren 13an 8 urte egingo ditut.
Aiako
Mahastisoro kalean bizi naiz nire guraso eta katuarekin.
Aiako
Lardizabal Herri eskolan ikasten dut. Aurten LHko 3. maila egiten ari naiz, eta
nire tutorea Xabier da.
Eskolako
arloetatik gehien gustatzen zaidana Txanela da. Matematika, aldiz, ez zait
horrenbeste gustatzen. Ballet eskola
batean ere banabil.
Nire
zaletasunak hauek dira:
Kiroletan
yoga egitea. Kirolaz aparte, zinea ere asko gustatzen zait, eta irakurtzen ere nahiko
ongi pasatzen dut. Lagunekin jolastea ere oso gogoko dut.
Nire
janaririk gustokoenak hauek dira: saltxitxak,
enpanadillak eta hanburgesak.
Handitan
zapata enpresa baten nagusia izango naiz.
Beno,
orain hobeto ezagutzen nauzue. Animatu eta sartu gure gelako blogean.
Laster
arte!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)