argazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
argazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko aza. 24(a)
2017(e)ko aza. 22(a)
Konpostajea lantzen
2017ko azaroaren 22an, Amaia Erize, konpostajea lantzen eskolaz eskola dabilen irakaslea, etorri zen gure gelara gurekin jarduera batzuk egitera.
Lehenengo, Amaiak hiru taldetan banatu gintuen. Ondoren, talde bakoitzari, bere etxeko konposta banatu zigun erretilu batean. Ostera, bakoitzari makilatxo bat, ontzitxo garden bat eta plastikozko eskularru bana banatu zizkigun.
Segidan, erretiluetan zomorroak bilatu eta ontzitxo gardenetan sartu genituen. Konpostan, mila-zangoak, ehunzangoak, eltxoak, bitxo bolak, harrak, akaroak, zizareak, kukurutxak, akaroak eta zomorro gehiago bilatu genituen.
Bukatzeko, mikroskopio digitalean, harrapatutako zomorro guztiak, gure azazkalak, ileak eta gauza gehiago ikusi genituen. Mikroskopioan, 20 aldiz eta 50 aldiz handiago ikusi genituen zomorroak.
Guk oso ondo pasa genuen eta gainera ikasi genuen konposta oso garrantzitsua dela.
2017(e)ko aza. 14(a)
2017(e)ko urr. 4(a)
2016(e)ko aza. 4(a)
"Bost ateko erreinua" talde-jolasa
2016(e)ko ira. 29(a)
Pagoetako irteera Xabirekin
2016(e)ko eka. 12(a)
Eskola Eguneko argazki-emanaldia eskuratu
Kaixo:
Eskola Egunean dema-plazan jarri genuen argazki-emanaldia ikusi ez bazenuen, edo etxean berriro ikusi nahiko bazenu, beheko irudiari sakatuta, zure ordenagailurajaitsi ahal izango duzu. Artxibo handi samarra denez, (429 Mb), 15 minutu inguru beharko dituzu guztiz eskuratzeko; hau, beti ere, duzun internet-eko konexioaren abiaduraren arabera. Artxiboa MEGA-n alojatuta dago eta estekak aukera emango dizu zure ordenagailura jaisteko.
Artxiboa autoexekutagarria da, alegia, behin jaitsita, gainean bi aldiz klik egin eta abian jarriko da. Handik aurrera aukera izango duzu nahi duzun argazki-pasea hautatzeko edota osorik ikusteko. Aplikazio batekin eginiko montajea izanik, (Proshow Gold) ezin dira argazkiak banaka atera, adibidez, inprimatzeko.
Argazki-montajea bakar-bakarrik ordenagailuetan exekutatu eta ikus daiteke; ezin da, esaterako, telebista batean ikusi.
Deszifratzeko gakoa hemen: !duJllTsKsJ74jWRdgj5Cj7Wx6EW4AkE3H2V5M-HmQmM
Eskola Egunean dema-plazan jarri genuen argazki-emanaldia ikusi ez bazenuen, edo etxean berriro ikusi nahiko bazenu, beheko irudiari sakatuta, zure ordenagailurajaitsi ahal izango duzu. Artxibo handi samarra denez, (429 Mb), 15 minutu inguru beharko dituzu guztiz eskuratzeko; hau, beti ere, duzun internet-eko konexioaren abiaduraren arabera. Artxiboa MEGA-n alojatuta dago eta estekak aukera emango dizu zure ordenagailura jaisteko.
Artxiboa autoexekutagarria da, alegia, behin jaitsita, gainean bi aldiz klik egin eta abian jarriko da. Handik aurrera aukera izango duzu nahi duzun argazki-pasea hautatzeko edota osorik ikusteko. Aplikazio batekin eginiko montajea izanik, (Proshow Gold) ezin dira argazkiak banaka atera, adibidez, inprimatzeko.
Argazki-montajea bakar-bakarrik ordenagailuetan exekutatu eta ikus daiteke; ezin da, esaterako, telebista batean ikusi.

Deszifratzeko gakoa hemen: !duJllTsKsJ74jWRdgj5Cj7Wx6EW4AkE3H2V5M-HmQmM
2016(e)ko eka. 11(a)
2016(e)ko mai. 30(a)
GAO 2016 Orioko Zaragueta eskolan
Maiatzaren 27an GAO eguna izan zen. GAO hiru herri desberdinetako eskolek ospatzen dugu urtero: Getaria, Aia eta Orio, horregatik du izen hori. Aurten Zaragueta eskolan tokatzen zen eta hara joan ginen goizeko 10tarako. Iritsitakoan motxilak toki batean utzi eta frontoira joan ginen jaialdiarekin hasteko. Lehendabizikoak Oriokoak izan ziren dantza moderno eta kantu batzuekin. Horiek bukatutakoan, getariarrek kantak eta dantza batzuk egin zituzten. Segidan, 30 minutuko atsedenaldia izan genuen hamaiketakoa jateko eta pixka bat jolasteko.
11.30tan berriro frontoian elkartu ginen denak jaialdiarekin jarraitzeko. Orduan gure txanda izan zen. Hasteko. 1. eta 2. mailakoek “astoa ikusi nuen” eta “nik katu bat ikusi dut” abestiak eskaini zizkiguten. Ondoren guk, alegia 3. eta 4. mailakoak, “eztarri erdian”, “sua amaitzean” eta “Fatuio” piezak abestu genituen Txapasekin.
Jaialdia bukatzeko “Antton bat eta Antton bi” kantua abestu genuen denon artean. Jarraian kale-jiran ibili ginen frontoian bertan.
Ondoren, hondartzaren ondoan dagoen parkean jolastu eta bazkaldu egin genuen. Jandakoan, berriro jolastera joan ginen; orduan Oriokoak eta Getariakoak etorri ziren eta hondartzara jaitsi ginen taldeka hondarrezko irudiak egitera. Taldeka erabaki behar genuen zer egin. Batzuk gazteluak egin genituen, beste batzuk animaliak (dortokak, kaimanak…).
Bukatutakoan gauzak jaso, oinetakoak jantzi eta autobusera joan ginen Aiara etortzeko.
Guk, 3. mailakook, oso-oso ondo pasa genuen.
2016(e)ko mai. 6(a)
Pagoetako irteera (2016/05/06)
Gaur, maiatzak 6a, LHko 3. eta 4. mailakoak Pagoetako parkera joan gara landare eta animalien bizitza hobeto ezagutzera. Autobusak Laurgaingo Palazioaren parean utzi gaitu eta han zegoen Siratz Iturrarango monitorea gure zain.
Siratzek lau taldetan banatu gaitu eta bakoitzari kolore bateko zinta bana eman digu: arrosa, laranja, urdina eta berdea. Gero lehiaketa bat egin dugu, berak egindako galderei ondo erantzunez gero, domina bat eman digu. Jolasaren bukaeran hizki batzuen bitartez ezkutuko hitz bat asmatu behar zen eta hitz hori azkonarra zen.
Ibilbidean barrena gauza asko ikasi ditugu: animalien sailkapena, elika katea, landareen ugalketa… eta talde-lana egin dugu denbora guztian. Hamaiketakoa egiteko denbora ere izan dugu. Hamaiketakoa egin dugun tokia garbi eta txukun utzi behar zen beste domina bat irabazteko.
Eguerdian Iturraran aldera jaisten gara eta Sarrola inguruan oreinak, betizuak eta pottokak ikusi ditugu, baita basurdeen hanka markak eta txarrantxaren azpitik pasatzen direnean utzitako ileak ere.
13:30ak inguruan Iturraranera iritsi eta ondo zelaiko mahaietan eseri gara bazkaltzeko. Iritsi garenerako Oiartzungo eskola bateko ikasle pila zeuden. Haiekin iskanbila batzuk izan ditugu gurekin sartzen hasi direlako.
Bazkaltzen bukatutakoan, Iturrarango harrera-etxean sartu gara Siratzek gauza batzuk erakutsi nahi zizkigulako. Goiko pisura joan, han dagoen mahai luze baten inguruan eseri eta orein-adarrak eta disekatutako azkonarra eta basakatu batzuen buruak erakutsi dizkigu.
15:00ak aldera, handik atera eta Agorregira jaitsi ondoren, eskolarantz igotzen hasi gara. Bidea ez da luzea baina bai neketsua, batez ere Gorostiola bitarteko puska aldapa gogor bat delako. Azkenean nor bere martxan iristen joan gara eskolara.
Oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu.
2016(e)ko api. 29(a)
2016(e)ko api. 18(a)
Irteera Donostiara dantza emanaldi bat ikustera
Gaur, astelehena, LHko 1, 2 eta 3 mailakook Donostiara joan gara autobusez “Ballenas, historia de gigantes” izenburuko obra ikustera. Antzerkia Egiako kultur-etxean zen.
Goizeko 9:30tan abiatu gara Aiatik eta Donostiara ailegatutakoan, lehenengo parke batera joan gara jolastera eta hamaiketakoa egitera.
Hamaiketakoa egiten bukatu dugunean, Egiako kaletan barrena oinez joan gara kultur-etxeraino. Iritsitakoan 3D-ko betaurrekoak utzi dizkigute eta zine-aretoko aulkietan esertzen hasi gara. Ikuskizuna hasi aurretik gizon batek esan digu hiru neskek eta mutil batek dantza egin behar zutela.
Dantzan hasi direnean gu zertxobait aspertu gara denbora guztian dantzan jardun direlako. Gero, ordea, itsas azpiko animalien irudiak hasi dira agertzen: arraiak, bale handi bat…, gainera 3D-n. Hori izan da dibertigarriena.
Bukatu denean, oinez autobusaren bila joan, bertan sartu eta eskolara bueltatu gara.
Ondo pasa dugu irteera honetan.
2016(e)ko mar. 15(a)
Astizko irteera (2016/3/10-11)
Martxoaren 10ean, LHko 1, 2 eta 3. mailak Astizko aterpetxera
joan ginen bi egun pasatzera. Gurekin batera Xabier, Virginia, Rakel eta Txumai irakasleak joan ziren. Irteeraren helburua, elkarrekin etxetik kanpo lo egiteaz
gain, hango parajeak eta leizea ezagutzea zen.
9:15etan gelan bildu, autobusean maletak sartu eta 9:30etan
abiatu ginen euripean. Ni Xabierren ondoan, autobusaren atzealdean joan nintzen
eserita. Andoainen A-15 autobidea hartu eta handik 30 minutura, elurra ikusi genuen. Hasieran gutxi, baina aurrera egin
ahala, gehiago ikusi genuen bazterretan. Lekunberri igaro ondoren, Astitzera
igotzeko mendate txikian, larri ibili zen gidaria elur asko zegoelako.
Astitzera iritsi ginenean, han zeuden gure zain Aiala, Jone,
Patxi eta IƱaki monitoreak. Hauek sinetsita zeuden ez ginela joango
elurtearengatik, eta sorpresaz eta pozez hartu gintuzten. Autobusetik jaitsi
eta arrantxua egin genuen, irakasleak maletak aterpetxera sartzen zituzten
bitartean. Segidan, altxorraren jolasa egin genuen hiru monitoreekin Astitz
herria ezagutzeko. Kaleetan elur asko zegoenez, botak blai-blai egin
zitzaizkigun eta baita galtzerdiak eta galtzak ere. Jarduera hau bukatu
genuenean, aterpetxean arropak eta oinetakoak aldatu behar izan genituen. Ondoren,
alboko tabernan bazkaldu genuen. Menuan dilistak, albondigak eta postrerako
banana eman ziguten.
Arratsaldean, gela banaketa egin ostean, kanporako arropa
jantzi eta Mendukilloko leizera joan ginen oinez. Bide hori oso erraza zen,
baina elurrarekin oinak hondoratu egiten zitzaizkigunez, zailago eta
neketsuagoa izan zen. Aldapa gogorrena igo eta gero, Basajauna agertu zen guk
adarra jo genuelako. Segidan, leizerantz abiatu eta hogei minutu pasa ondoren,
han ginen. Amaia monitoreak hesia ireki sartu ginenean, burdinazko eskailerak
eta argi batzuk bazeudela ikusi genuen. Amaiaren laguntzaz kobazuloan barrena
ibili ginen kilometro erdiz. Han pasatako ordubetean, gauza asko ikusi eta
ikasi genituen: estalaktitak eta estalagmitak zer diren, sagu-zaharren bizitza,
gizaki prehistorikoen bizimodua... asko gustatu zitzaigun leizearen bisita.
2016(e)ko ots. 5(a)
2016(e)ko urt. 28(a)
2015(e)ko abe. 4(a)
Sukaldaritza tailerrean
Asteazken arratsaldetan sukaldaritza tailerra egiten dugu Anuska irakaslearekin. Horrela egiten dugu lana:
- Lehenengo, errezeta nork ekarriko duen erabakitzen dugu.
- Ondoren, asteazkena baino lehenago, Anuskari errezeta hori ematen diogu.
- Jarraian, Anuskak irakurri eta tailer ordurako berak errezeta hori egiteko behar diren osagaiak ekartzen ditu. Asteazkenean, tailer garaian, ekarritako errezeta irakurri eta bakoitzak paper batean idazten du, bere bilduma osatzen joateko.
- Behin errezeta kopiatuta, egiten hasten gara. Horretarako batzuetan talde osoan eta, bestetan bi talde txikitan banatzen gara.
- Errezeta bukatu egin ostean, jan egiten dugu edo etxera eramaten dugu.
- Opiltxoak
- Txokolatezko bizkotxoa
- Azukrezko lainoak
- Pizza
- Erroskillak
- Kalabazazko gailetak
2015(e)ko aza. 30(a)
Titirajai, Txontxongilo jaialdira irteera
Azaroaren 23an Tolosara joan ginen bi txotxongilo emanaldi ikustera. Irteerara LHko 3. mailatik gorako ikasleak eta hauen irakasleak joan ginen. Tolosara iritsitakoan, Topic zentrora joan ginen eguneko egitaraua jakitera eta pinak jasotzera. Lehenengo emanaldia 11:00tan hasten zenez, hamaiketakoa egin genuen Topic dagoen plazan. Jaten bukatutakoan, pixka bat jolastu egin ginen han.
Segidan, Leidor zine aretora abiatu ginen. Aretoa handia zen eta zuri-zuria. Laurehun pertsona inguru elkartu ginen emanaldia ikusteko.
Lehen antzerkitxoa Greziako lau neskak egin zuten. Hauek txotxongiloak oso gauza arruntekin egin zituzten: fregonaren motxoa, leotardoak, lumak, espagetiak, erropak… eta beti eskuak erabiliz.
Emanaldia barregarria eta originala egin zuten. Neskek kantatu ere egiten zuten. Bukaeran lehen ilaretako haurrei aukera eman zieten txotxongiloekin proba egiteko.
Bukatutakoan, gertu dagoen Beotibar frontoira joan ginen eta han bazkaldu egin genuen, beste piska bat jolastu ondoren. Frontoian ordubete pasa eta gero, Tolosako kultur-etxera joan ginen minbiziaren aurkako bideo batzuk ikustera. Bideoetan pertsona famatuak ateratzen ziren: Karlos ArguiƱano, Abraham Olano… eta aholku batzuk eman zizkiguten minbizia eduki ez dezagun.
Arratsaldean Topic-eko antzokira joan ginen, “El globo rojo” izenburuko beste txotxongilo emanaldi bat ikustera. Egurrezko panpinak ziren eta hariekin mugitzen zituzten Belgikako bi pertsonak. Panpinak oso ederrak izan arren, batzuk aspertu egin ginen istorioa luzeegia zelako, eta ez zutelako hitz egiten.
Bukatu zenean, autobusa hartzera joan eta Aiara bueltatu ginen.
2015(e)ko aza. 20(a)
2015(e)ko urr. 23(a)
Ikasleen asanblada
...
Lehengo ostiralean, hilak 16, lehen asanblada egin genuen ikasleok. Gai askori buruz hitz egin genuen, baina erabaki onak hartu genituen. Asanblada oso interesgarria izan zen.
Asanblada 5. eta 6. mailakoen gelan izan zen eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok joaten gara. LHko 1. mailakoentzat lehenengo aldia izan zen, horregatik 6. mailakoek hasiera esplikatu zieten zer den asanblada eta zertarako egiten dugun.
Gai asko atera ziren; komunak, jolas-garaia, materiala, HNP... Batzuk esaten dute asko aspertu zirela baina oso ondo egon zen eta ikasle askok hitz egin zuten beren iritzia emateko.
2015(e)ko urr. 15(a)
Ingelesezko antzerkia
Atzo, asteazkena, antzerki bat ikustera joan ginen klutur-etxera. Antzerki hori Alan izeneko gizon batek egin zuen eta ingelesez zen. Gure gelako Naiarak, Alexek eta Mikelek hartu zuten parte.
...
Antzerkian familia pobre bat bizi zen, eta sorgin goseti bat ere bazegoen. Sorginak familia horretako semeari koxk egin zion eta mutila otso bihurtu zen. Antzerkia luzea izan arren, oso polita izan zen.
Espero dugu hurrengo urtean ere horrelako antzerki bat eskolara ekartzea.
...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)