2016(e)ko mai. 30(a)
GAO 2016 Orioko Zaragueta eskolan
Maiatzaren 27an GAO eguna izan zen. GAO hiru herri desberdinetako eskolek ospatzen dugu urtero: Getaria, Aia eta Orio, horregatik du izen hori. Aurten Zaragueta eskolan tokatzen zen eta hara joan ginen goizeko 10tarako. Iritsitakoan motxilak toki batean utzi eta frontoira joan ginen jaialdiarekin hasteko. Lehendabizikoak Oriokoak izan ziren dantza moderno eta kantu batzuekin. Horiek bukatutakoan, getariarrek kantak eta dantza batzuk egin zituzten. Segidan, 30 minutuko atsedenaldia izan genuen hamaiketakoa jateko eta pixka bat jolasteko.
11.30tan berriro frontoian elkartu ginen denak jaialdiarekin jarraitzeko. Orduan gure txanda izan zen. Hasteko. 1. eta 2. mailakoek “astoa ikusi nuen” eta “nik katu bat ikusi dut” abestiak eskaini zizkiguten. Ondoren guk, alegia 3. eta 4. mailakoak, “eztarri erdian”, “sua amaitzean” eta “Fatuio” piezak abestu genituen Txapasekin.
Jaialdia bukatzeko “Antton bat eta Antton bi” kantua abestu genuen denon artean. Jarraian kale-jiran ibili ginen frontoian bertan.
Ondoren, hondartzaren ondoan dagoen parkean jolastu eta bazkaldu egin genuen. Jandakoan, berriro jolastera joan ginen; orduan Oriokoak eta Getariakoak etorri ziren eta hondartzara jaitsi ginen taldeka hondarrezko irudiak egitera. Taldeka erabaki behar genuen zer egin. Batzuk gazteluak egin genituen, beste batzuk animaliak (dortokak, kaimanak…).
Bukatutakoan gauzak jaso, oinetakoak jantzi eta autobusera joan ginen Aiara etortzeko.
Guk, 3. mailakook, oso-oso ondo pasa genuen.
2016(e)ko mai. 26(a)
2016(e)ko mai. 25(a)
2016(e)ko mai. 19(a)
2016(e)ko mai. 12(a)
2016(e)ko mai. 11(a)
2016(e)ko mai. 10(a)
Sumendiaren esperimentua
Gaur goizean esperimentu bat egin dugu Xabier ikasleak ekarri duen materialarekin. Esperimentuaren bitartez, benetako sumendiak nola lehertzen diren ikusi dugu.
1.- MATERIALA
• Sodio bikarbonatoa
• Koloratzailea
• Ozpina
• Plater txikia
• Jogurt potetxo bat
• Nahasteko makila
• Xiringa graduatua
• Koilaratxoa
2.- EGITEKO MODUA
Lehenengo, jarri potea plateraren gainean.
Segidan, bota potetxoan 2 koilarakada sodio bikarbonato.
Ondoren, koloratzaile 2 txorrotatxo bota xiringarekin eta makilaz nahastu.
Bukatzeko, nahasketari ozpina bota xiringaz eta behatu gertatzen dena.
3.- ZER GERTATU DA?
Ozpina bota dugunean, potearen ahotik apar gorri bat ateratzen hasi da. Horrela, sumendi baten kraterretik laba nola ateratzen den irudikatu dugu.
4.- ZERGATIK GERTATU DA?
Ozpinaren azidoa bikarbonatoarekin nahastean, erreakzio kimiko bat eragin dugu eta apar gorria sortu da koloratzailearengatik.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)