2018(e)ko ots. 22(a)
2018(e)ko ots. 20(a)
"Amets bat" Zubietako irteera
Gaur, otsailak 19, Zubietara eta Donostiako Aquariumera joan gara 4., 5.eta 6. mailakoak. Goizean 9:15etan abiatu gara Zubieta bidean.
Zubieta iritsi garenean euria ari zuen goitik behera, egun guztian bezala. Lehenengo instalazio batera joan gara eta zer egin behar dugun esan digute hasieran. Gure monitoreak Maialen izena zuen.
Segidan eraikin batera joan gara bideo bat ikustera. Bideo horretan Realaren urte onak ikusi ditugu eta 2016-2017 jardunaldiko mutilen eta nesken 3 gol onenak.
Ondoren nire taldea erreleboetan ibili gara. Jarraian zelai erren jolastu gara. Bukatzeko partidu bat egin dugu gure artean, eta 3-0 galdu egin dugu.
Realaren entrenamendua ikustera joan behar genuenean galdera batzuk egin dizkigute. Galderak egin ondoren, Realaren entrenamendua ikusi dugu. Segidan, hamaiketakoa jan dugu. Entrenamendua ikusitakoan 5 jokalari atera dira, eta firmak lortu dituzte batzuk. Gero gimnasiora joan gara eta jolastu egin dugu. Jolastutakoan, jaso eta bazkaltzera joan gara.
Bukatzeko bi futbolariei elkarrizketa egin diogu. Nik galdetu diot: Beste lan-biderik aukeratuko al zenuke?
Gero 14.00etan Donostiako Aquarium era bidean joan gara.
Aquariumean zer egin behar dugun esan digute eta nola jokatu behar dugun. Arrain asko ikusi ditut: marrazoak, arrain zirujauak, pailazo arrainak…
IRITZIA
Nik eta jende gehienak ondo pasa dugu, nahiz eta eguraldiak ez digun batere-batere lagundu.
Ugaitz
2018(e)ko ots. 15(a)
2018(e)ko ots. 13(a)
2018(e)ko ots. 8(a)
2018(e)ko ots. 1(a)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)