2017(e)ko eka. 27(a)
2017(e)ko eka. 21(a)
2017(e)ko eka. 2(a)
Matematika tailerrak
Aurten ere, astearte guztietan, goizeko
11:30tatik 13:00tara matematika tailerrak egin ditugu 4. mailakoak Miren eta
Xabier irakasleekin. Hiru tailer desberdin izan dira: buruketak, magnitudeak
eta jolasak eta horietan txandakatuz jardun gara 25 minutuz txoko bakoitzean. Jolasen
txokoan ikasleak bakarrik ibili gara irakaslerik gabe.
Magnitudeen txokoan, Xabierrekin ibili gara,
eta denbora horretan ariketa eta lan desberdin asko egin ditugu objektuak
neurtuz, pisatuz eta konparatuz, konpasarekin ibiliz, gorputz geometrikoak
aztertuz etab...
Buruketa txokoan, berriz, Mirenekin
ibili gara. Denbora horretan problema asko egin ditugu eta klase askotakoak.
Jolasak taldean marrazkiak eta
eskulanak eta xakean ibili gara. Xabierrek esan duenez, jolasetan oso ondo
moldatu gara gure artean eta ez diegu beste txokoetakoei molestatu.
OSO ONDO PASA DUGU ETA
GAINERA ASKO IKASI DUGU!!!
2017(e)ko eka. 1(a)
Betsometa
Aurten Iñaki Gurrutxagarekin bertsolaritza lantzen hasi gara. Bertsolaritza
astean behin egiten dugu, osteguneko arratsaldetan. Aste batean bera etortzen
da eta hurrengorako lan uzten digu guk tutorearekin egiteko.
Hasieran, zaila egiten zitzaigun kopla bat osatzea baina,
Iñakiri esker, orain badakigu koplak eta bertso txikiak egiten, berak erakutsi
digulako zein den modua: neurriak, doinuak, oinak…
Martxoan Iñakik esan zigun maiatzaren bukaeran Bertsometa liburua aterako zela eta
bertsoak egiten hasi ginen binaka jarrita liburuan argitaratzeko. Maiatzaren
bukaeran Bertsometa eman zigun Xabier
gure tutoreak. Eta Xabierrek esan zigun Eskola Egunerako beste bi bertso egitea
ondo etorriko zitzaigula. Bertsoak egin ondoren, bertsoak buruz ikasi genituen
eskola egunean paperik gabe kantatzeko. Gure bertsoak asmakizunak dira. Espero
dugu, gure bertsoak entzun eta asmatuko dituzuela.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)