2015(e)ko urr. 29(a)
2015(e)ko urr. 23(a)
Ikasleen asanblada
...
Lehengo ostiralean, hilak 16, lehen asanblada egin genuen ikasleok. Gai askori buruz hitz egin genuen, baina erabaki onak hartu genituen. Asanblada oso interesgarria izan zen.
Asanblada 5. eta 6. mailakoen gelan izan zen eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok joaten gara. LHko 1. mailakoentzat lehenengo aldia izan zen, horregatik 6. mailakoek hasiera esplikatu zieten zer den asanblada eta zertarako egiten dugun.
Gai asko atera ziren; komunak, jolas-garaia, materiala, HNP... Batzuk esaten dute asko aspertu zirela baina oso ondo egon zen eta ikasle askok hitz egin zuten beren iritzia emateko.
2015(e)ko urr. 21(a)
2015(e)ko urr. 15(a)
Ingelesezko antzerkia
Atzo, asteazkena, antzerki bat ikustera joan ginen klutur-etxera. Antzerki hori Alan izeneko gizon batek egin zuen eta ingelesez zen. Gure gelako Naiarak, Alexek eta Mikelek hartu zuten parte.
...
Antzerkian familia pobre bat bizi zen, eta sorgin goseti bat ere bazegoen. Sorginak familia horretako semeari koxk egin zion eta mutila otso bihurtu zen. Antzerkia luzea izan arren, oso polita izan zen.
Espero dugu hurrengo urtean ere horrelako antzerki bat eskolara ekartzea.
...
2015(e)ko urr. 14(a)
2015(e)ko urr. 8(a)
Eskolako irratia martxan
Gaur lehengo aldia izan da eskolako irratia entzun duguna. Benetako irratsaioa da, etxeetako eta kotxeetako irratietatik entzun daitekeelako.
Guk gelan dugun irrati-aparatutik aditu dugu saioa. Programa entzuteko gure emisora harrapatu behar da. Horretarako 107,6 frekuentzia jarri behar da FM-n.
Gaurkoan gure gelako Donak, Brunak eta Mikelek hartu dute parte. Donak eta Brunak asmakizunak esan dituzte. Mikelek, berriz, bukaerako agurra egin du. Hauetaz aparte, zorion-txokoa, jangelako menua, albisteak eta atal gehiago egin dituzte probako saio honetan.
Guri asko-asko gustatu zaigu eta oso ondo iruditu zaigu nola egin duten lana. Guk ere espero dugu horrelakoa edo hobeagoa izatea hurrengoa.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)